EZEKIEL liburuaren ohar kritikoa.
DBH2n Ezekiel izeneko liburu bat irakuri eta honen ohar kritiko bat idatzi genuen, hona hemen egindako idazlanak.
NAIA:
Ezekiel nerabezaroan dagoen mutiko bat da, kuadrilla bateko partaide bat da. Lagun asko ditu, Etxe, Leon eta ola. Lagunek apustu bat egin dute, ea zeinek ematen duen lehenengo muxua.
Arina da agian eleberri hau defini dezakeen adjetibo bat. 132 horri ditu, baina, entretenigarria da. Esaldi laburrak, abiadura handikoak dira eta jakin-mina pizten dute.
Bestalde, sentimendu-nahaste ikusgarria islatzen asmatu du idazleak: maitasuna, hasarrea, tristura…
Lagun talde baten historioa eta bizipenak kontatzen dira.
Ez nuen espero horrela bukatzea, pena asko eman zidan.
JUNE:
Ezekiel nerabezaroan dagoen 14 urteko mutil bat da ; beti bere koadrilarekin dago,lokalean, Etxe,Ola, ea Leonekin.Beraien artean apustu bat egiten dute,Zeinek emango du lehen musua? horretarako zerrenda bat egiten dute nesken izen batzuekin. Haien artean, Ezekielen arrebarena dago eta Ezekieli ez dio grazia askorik egiten.
Biribila da , istorioan zehar garapen egokia dagoelako; beraz, erraz irakurtzen da, eta entretenigarria suertatzen da. Gainera, kapituluak ez dira oso luzeak,gehienez 5 orrialdekoak.Hizkera ere ezberdina, da guk erabiltzen dugunaren antzekoa.
Bestalde,narratzailea-protagonista denez gero,bere pentsamendu guztiak jakin ditzakegu. Liburuak intriga sortzen du eta oso erraz irakurtzen da.
Liburu entretenigarriak, eta maitasunezkoak gustatzen zaizkion pertsonari gomendatzen diot liburu hau.
Uxue:
EDUKIA:
Ezekiel 14 urteko mutil bat da. Bere lagunekin, Etxe, Ola eta Leonekin denbora guztian, nesketaz hitz egiten dabil. Maiteminduta dago. Lagunek ekintza zoro asko egiten dituzte baina Ezekieli gehiago kostatzen kostatzen zaio. Beraien egunerokoan, haserreak, maitasun kontuak,motoak...azaltzen dira. Beraien lokala dute eta han hainbat gertakizun sortzen dira. Neska bati musu emateko irrikitan daude. Neskekin sekulako buruhausteak dauzkate; beraz, apustu bat egitea okurritzen zaie.
BALORAZIOA:
Pertsonaiak oso ongi hautatuta daude, izan ere, pertsonai bakoitzak gertaera propioak dauzka eta beraien arteko liskarrak eta maitasun kontuak oso ongi lotuta eta azalduta daude. Sortzen diren arazoak, interesgarriak dira, eta batez ere gazteentzat; beraien arazoekin identifikatuta senti daitezkeelako. Ekintza asko daude eta oso interesgarriak dira; beti daukate jakin-mina pizten duen arazoren bat.
Pertsonaien arteko elkarrizketak, interesgarriak eta entretenigarriak dira. Esaldiak ez dira batere astunak, irakurterrazak baizik. Narratzaileak oso ongi azaltzen du ekintza bakoitza eta irakurtzeko ez da batere pisutsua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: