THE FIRST TIME

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-10-04 14:47

 Epa epa epa! epa..... hamentxe gabiz web 2.0-ko klasian  blog dalako hau sortzen, Joxe Aranzabal irakasliakin, hain zuzen be. Zuendako holako zoze itxia kristona izan bihar da, izan be  gure Joxe zoriontzen hasi da bloga ein berri dogun danoi! ikusten dozuen moduan, zuri- gorrixa da, gorrixa nere kolore gustokuena dalako, inadarra! Ta egixa esan, atletikua naizelako ta san ferminak be gustatzen jatazelako, baina ez dot nahi  kolore hutsezko txoko bat izatia, ez zalako bape txarto etorriko zezenen baltz apur batez zipriztintzia,hau da, idatzi! Gero nere izenbururari dagokixenez, zuek uste dozuen baino espezialaua da danontzat. Ze ta nahi ta nahi ez, danon haurtzaruan bizirik eon dan laguna izan da Teo, ta danok jarraitxu biharreko eredua! Batzutan supermerkauan aurkitzen ginan berakin, beste batzutan zirkuan, bestietan, berriz, baserrixan. Baina ez al jatzue tristia iruditzen txikitxaz  hainbeste tokitxan eon dan umia zanan berririk ez eukitzia? Ze danok dakigun moduan, txikixak garanian gauza guztixak dira politxak eta globoz beterikuak, baina zer pasatzen da Teo-n nerabezaro ta heldutasun hasieriakin? Hori dala ta, nik homenaldi txiki bat ein nahi detsat, ze nik oin dala gutxi izan neban beran berri. Aurten Erasmus bekia lortu dau ta Suedia-tik E.H-ra etorri jaku ikus-entzunezkuen 3.maila itxera. Ta hona bisitan etortzen diran guztixen antzera, berak be ezin izan dau sagardotegi batera juteko ideia alde batera laga. Horregaitxik, pasadan zapatuan Astigarraga aldera jun omen zan berak hamen in daben kuadrilliakin, eta ziur nau beran rizuak eta peto urdinak ez zebela  beti bezain   tente eta garbi amaitxuko!                                               Horrez gain, esan biharra dakat, lelengo eunian irakasliek in zozkuen nobatadia ikusi nahi bozue  hamen sartzeko! Hori bai izan zala ondo hastia! ta hurrengo eunian Julio Ibarra be etorri zan!  Weno ba beste barik, ya mareatzen hasitxa nau ta oin zueri tokatzen jatzue zoze komentatzia!  weno ba ikusiko gara lagunak lokalian, Eibartarrak Eibarren, klasekuak hainbetse ordu jarritxa pasatzen dogun N3.5-ian, Blogariak blogetan zihar, eta Teo sagradotegixan! txootx! Ondo seGi!


Utzi iruzkina: