ausardia ala koldarkeriazko ekintza?

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-10-09 08:26

-Txirrindularitza

GERTAKARI TRAGIKOA

Julen Goikoetxea Ondarroako txirrindulari gaztea hil da

2006/10/07

Antza, gazteak etxeko lehio batetik bere burua bota du. Egun Orbearekin kontratua sinatuta zuen eta Euskaltelen eskutik elitera jauzia egin behar zuen bi urtetan.

Julen Goikoetxea Ondarroako ziklista gaztea atzo arratsaldean zendu zen bere etxeko lehio batetik kalera salto egin ostean. Ezagunek jakitera eman dutenez, gainera, atzokoa ez zuen lehenbiziko ahalegina.

Goikoetxea, 21 urtekoa, kirolari ezaguna zen eta etorkizun handia zuen txirrindularitzaren munduan. Hainbat talde ezagun bera fitxatzeko lehian ibili ziren gaztetxoen lasterketetan ari zela. Alfus Tedes taldearekin ibili da aurten, afizionatuetan hirugarren urtea egin du eta datorren urtean Euskaltel-Euskadi taldearekin aritzeko konpromisoa hartua zuen.

Gainera, ondarrutarra ikasle fina ere bazen. Mondragon Unibertsitatean ingeniaritza teknikoko ikasketak bukatu ostean, karrera bukaerako proiektua egiten ari zen.

Egunean zehar autopsia egingo diote.

 

Gorputzean ziztadak sortzen dizkizun horietako albistea. Gizartean dagoen gehiegizko elkarlehiaren ondorioz ote? Saia gaitezen horrelako gertakari beltzak sahiesten edo behintzat murrizten. Zer egin genezake hoti behingoz lortzeko?                                                 Familiari begirune eta zuhurtzia guztiz, indarrak eta besarkada bat blogari eta m.u-ko gazte baten partez. Julen goian bego.


Utzi iruzkina: