KLASEKO LANEN GOGOETA

Gaur liberalismoari buruzko hitzaldia egin dugu. Liberalismoak John Lockek asmatutako ideologia da, telegrafoaren asmakizunarekin zuzenean lotu dezakeguna. Liberalismoak Erregimen Zaharrarekiko haustura ekarri zuen, eta merkatu askearen zein gizarte burgesaren garapenean oinarritzen zen. Telegrafoaren asmakuntzak nazioarteko merkataritza garatzeko ezinbestekoa izan zen. Gainera, ozeanoak kableatzeak Amerika eta Europaren lehen komunikazio bidea sortu zuen. Azkenik, esan beharra dago hauinbat naziok, batez ere Britaina Handiak, azkar konturatu zirela informazio jarioaren jabe izatearen garrantzia eta hortaz telegrafiaren monopolia lortzen saiatu ziren. Oliver Twist pelikularen argi ikusi dugu garaiko gizarteak jasaten zuen eguneroko latza, batez ere langileek jasan behar zutena. 

Gaur feminismoari eta telefonoari buruz hitz egin dugu. Telefonoa komunikazio mundurako iraultza izugarria izan zela uste dut, telegrafoari azkar itzal egingo ziona. 1878 aldera Estatu Batuetan emakumeak sektore honetan lan egiten hasi ziren, eta horrek emakumeak lan munduan sartzea eragin zuen. 1920. urtean jada Europara eta Euskal Herrira ere zabaldu zen telefonia. Emakumea lan munduan sartzeak eragin zuen gizartearen parte diren hauen iraultza. Soldata baxuagoak kobratzen zituzten, ez zuten gizonak bezain beste eskubiderik, eta ez zuten bozkatzeko aukerarik. Sufragistas pelikulan argi ikusi dugu Britaina Handiko sufragistek paraitutako egoera latza eta aurrera eraman zuten boroka. Gehien arritu egin didana Emmeline Pankhurst emakumearen indarra izan da, burgesiaren parte izan arren iraultzaren buru izan zelako. 

Frantziako Iraultzak nazionalismoaren espiritua piztu zuen Europa osoan zehar. Nazionalismoa askatasun sentimendu bat da, edozein egitura ekonomiko eta politikoan aurkitu dezakeguna. Zinematografoaren asmakuntzak nazionalismoaren propaganda zabaltzeko ezinbestekoa izan zen. Adibide gisa, eta niri betidanik harritu egin didana Joseph Goebbelsek, Alemania naziko propaganda ministroak, propagandaren bitartez nazionalsozialismoari eman zion zabalkuntza. Bi nazionalismo mota daudela ikasi dugu, kontserbadorea eta zibila. Michael Collins pelikulan argi ikusi dugu Irlandaren banaketaren lehen pausoak eta hori aurrera eramateko egin behar izandako borroka guztia. 

Gaur irratiari eta totalitarismoari buruz hitz egin dugu. Irratia ideien hedapenerako funtsezko gakoa izan zen, etxe guztietara informazioa zabaltzeko gai zirelako lehen aldiz. Herrialde askotan etxe bakoitzean irrati bat egoteko ahaleginak egin zituzten. Beraz, irratia totalitarismoaren propaganda hiru haizeetara zabaltzeko baliagarria izan zen. Gainera, Orson Welles Estatu Batuetan egindako esperimentuarekin argi ikusi daiteke garaiko gizartean irratiak zuen eragina eta menpekotasuna, familia askoren informazio iturri bakarra zelako.  Descifrando a Enigma pelikulan ikusi dezakegu komunikabideek gerratan izan zuten garrantzia, eta informazio jarioaren kontrola izateak gerra bat irabazteko adina indar ematen diola jabeari.

Telebistari eta Frankfurteko eskolari buruzko hitzaldian, zailtasunik gabe ulertu dugu garaiko egoera sozial, ekonomiko, eta politikoaren aurrean horrelako ideologia desberdinak sortzea. Frankfurteko eskola xx. mendeko 20. mendean sortu zen, eta marxismoari aurre egiten zion pentsamenduaren jatorria izan zen. Marxismoa langileen askatasun eta eskubideen alde egiten zuen, eta Frankfurteko eskolak langileen askatasunaz gain, sexu askatasunaren, antimilitarismoaren eta ekologiaren alde egin zuen. El pianista pelikulan zentsurarik gabe ikusi dugu nazismoak eragindako Holokausto krudela, eta beste erregimen totalitarioek bezala gizartearen gaineko ideologia inposaketa, askatasun eza eta deshumanizazioa. 

Azkenik, internet eta pentsamendu likidoari buruzko hitzaldia jaso dugu. Ideia hauen arabera bizitzen dugun errealitate honetan jada ezer ez da iraunkorra, guztia forma "likidoa" dauka, dena dijoa aldatzen. Postmodernitatearen ustez, iraganak gaur egun ez dauka zentzurik. Nerve pelikulan ondo adierazten da gaur egun internekin zaila dela pentsamendu propioa izatea. Gainera, argi ikusi daiteke norbanakoaren informazioaren nahiz besteen informazioaren eskuragarritasuna. Nire ustez ziborgak muga asko irekitzen ditu, eta gustatzen ez bazaidan arren, telefono mugikorrarekin sortu den dependetzia robotizazioaren lehen pausoa da. 


Utzi iruzkina: