OSTEGUNA 20

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-09-27 01:11

-RIOKO OLINPIADAK ETA GENERO BAZTERKERIA

Rioko olinpiadetan, genero bazterketa hiru modutan eman zen: Sexismo linguistikoa, ikusezintasuna eta estereotipoak.

Sexismo linguistikoaren ildotik, hedabideek (batez ere Marca eta bezalako kirol aldizkariak) horrelako astakeriak txertatu zituzten haien artikuluetan: “la futbolista mas sexi”, “despampanante”, “ no solamente es bonita, tambien…”

Sexismo linguistikoa hitzekin ematen dena da. Nahiz eta prezio sozialagatik “La lista de buenorras internacionales de Rio” titularra “la lista de las atletas olimpicas mas atractibas” titularrera aldatu, ematen ari den mezua, nahiz eta hitz suabeagoekin azalduta, berdina da.

 

Ikusezintasuna bi modutan azaldu daiteke: Batetik emakumea ez azalduz, eta bestetik, gizonaren irudia txertatuz; “Rivas, el hombre que convirtio en oro las rabietas de Carolina” edo “Carolina Martin, la niña que admira a Nadal”.

 

Estereotipoak beste bazterkeria mota dira ere eta asko izan ziren “amatasunarekin” eta “edertasunarekin” erlazionatu ziren atletak: “Una mama a contracorriente” edo “una Hercules con maquillaje”.

Genero bazterkeria izugarria sufritu izan zuten emakumeek Rioko olinpiadetan, eta erantzun soziala handia izan zen ere. Penagarria da nola dauden irudikatuak emakumeak kirol munduan. Kasu konkretu honetatik at, zenbat emakume agertzen dira Teleberritako kirol zatian?

-SUIZIDIOA ETA BUDD DWYER

Suizidioarekin kontu handiz ibili behar da, suizidio kasuez informatzean efektu mimetikoa sorrarazi dezakegulako. Baina Budd Dwyeren kasua harago doa. Tipoak prentsa aurreko bat antolatu eta bere buruaz beste egiten du. Eta noski, hedabideek hurrengo egunean notiziaren berri emateko ahalik eta argazki eta bideo odoltsuenak erabili zituzten. Baina benetan harrituta utzi nauena momentuan grabatzen ari den kamera da. Tipoaren gorpu hila lurrera jausten denean aurpegiaren lehenengo plano bat egiten dio, odola burutik eta ahotik jauzten dagoela. Horrelako egoera batean nola existitu daiteke hori egin dezakeen profesional bat?

Gainera, kuriosoa iruditu zitzaidan, aurkezpena egiten zeudenean bideoa jarriko zutela esan zuten, bideoan agertzen zena azaldu ziguten, baina hain kazetari onak garenez, denok ikusi genituen bideoaren irudi morbosoak begiak itxi gabe. Etorkizun batean deontologikoki egoki jokatu beharko dugunok gu izango gara?

 

-INTIMITATEA ETA LADY DI

Lady Diren bizitza publiko bihurtu egin zen. Argi dago hau ez duela inolako lege deontologikorik errespetatzen. Hain izan zen handia Dianaren jarraipen mediatikoa, non hil arte ez zuten bakean utzi. Kasu honetatik atentzioa gehien deitu zidana hori izan zen, bere heriotza. Paparazzietatik ihes zebilela kotxearekin istripu bat izan zuen. Atzetik zeuzkan paparazziek, lagundu ezean, argazkiak atera zituzten.

Argi dago kasu hau guztiz anti-deontologikoa dela (ez dakit hitz hori existitzen den, baina kasua definitzeko balio du), baina, argi dago beste batetik badaudela pertsona batzuk haien bizitzak prentsa arrozari saltzen dietenak. Non jarri intimitatearen eta produktuaren muga? kasu batzuetan beranduegi da inolako mugarik jartzeko.

 

-LYDIA LOZANO ETA YLENIA KASUA

Kasu hau benetan penagarria iruditu zitzaidala. Ylenia hil egin zen, baina Lydiak bizirik zegoela asmatu zuen.

Oso interesgarria iruditu zitzaidan aurkezpena amaitu eta geroko komentatu zena:

Telecincok (Lydiak lan egiten zuen katea) lekua ema zion Lydiari Yleniaren inguruan asmatu zituen tontakeriak kontatzeko. Denok gustura. Lydiak gero eta ospe (eta diru) gehiago irabazi eta Telecincok gero eta ikusle (eta diru) gehiago irabazi. Lydiaren bertsioa guztiz desmuntatzen da eta iritzi publikoa honen eta Telecincoren aurka jartzen da. Telecincoko kazetari batek oso gai polemiko baten inguruan informazioa guztiz asmatu egin du. Zer egiten du Telecincok mundua bere kontran ikusten duenean? Ylenia kazetari bezala kaleratu, eta gonbidatu bezala debateetara ekarri, egindakoaz hitz egiteko. Beraz, Lydia gero eta ospe (eta diru) gehiago irabazi eta Telecincok gero eta ikusle (eta diru) gehiago irabazi, baina oraingo honetan, mundua Lydiaren kontra dago, eta Telecinco munduaren zati bat da.

Eta gero pentsatzen genuen Nightcrawler pelikulako telebista arduraduna bihozgabe bat zela… Errealitateak fikzioa gainditzen du.

 

-ADINGABEAK ETA OMAYRA SANCHEZ KASUA

Omayra lurrikara baten ondorioz zabor artean harrapatuta geratu zen neska bat izan zen. TVE-ko kazetari batek, harrapatuta eman zituen hiru egunak (hirugarren egunean hil zen) grabatu eta publikatu zituen.

Kasu hau adingabeekin nola jokatu beharko genukeen ulertzeko erabili zen. Omayra 18 urte baino gutxiago zituen eta bere irudiak baimenik gabe, pixelatu gabe eta intimitaterik gorde gabe eman ziren.

Baina nire ustez kasu honetan moralki beste kontzeptu batzuk hautsi egin dira. Omayraren kasutik atentzioa gehien deitu zidana irudi hotz eta tristeak izan ziren. Omayra hiru egunez egon zen harrapatuta, hil zen arte; eta bere agonia eta sufrimendua kamara batek grabatu zituen, azkeneko momenturarte. Nola da posible pertsona bat sufritzen ikustea eta laguntzen ez saiatzea? Ulertzen dut TVE-ko kazetariak bere modura laguntzen zuela, neskari hitz egiten eta lasaitzen, baina ezinezkoa iruditzen zait laguntza fisikorik ez ematea.

 

-MANIPULAZIO MEDIATIKOA ETA VENEZUELA

Espainiako kazetari batek Venezuelan izandako manifestazio bateko gertakariak asmatzen ditu. Kazetari honek, atentatu bat Maduroren gobernuari atxikitzen dio, nahiz eta oposizioak egin.

Argi dago hemen nahita manipulatu dela informazioa Madureren gobernuaren irudia zikintzeko. Eta nor dago manipulazio horren atzean? Kuriosoa iruditu zitzaidan, baina berri hau eman zuen kazetaria Venezuelan zegoela, bere hedabidetik, zuzenean agertuko zen faldoia jaso zuen. Beraz, berria eman baino lehen, telebistatik faldoi eta titular bat jaso zituen.

Nork manipulatzen du hemen? Hedabideak ala kazetariak? Manipulazio kontzientea badirudi hedabideak berak egin duela. Kasu honetan, kazetaria manipulatu egin da informazioa modu batean emateko. Egia da kazetariak ez duela informazioa kontrastatu eta bere errua ere badela, baina kasu honetan hedabideak berak oso modu burutsuan kazetaria engainatu du.

 

-ERRUGABETASUN PRESUNTZIOA ETA DIEGO PASTRANEN KASUA

Diego Pastrani 3 urteko neska bat hiltzea atxikitu zitzaion, nahiz eta azkenean gezurra zela argitu.

Hedabideek hiltzaile bezala hartu zuten eta horrela informatu zuten kasu honen inguruan, nahiz eta horrela ez izan.

Beldur handia eman zidan kasu honek. Hedabideek iritzi publikoa Pastranen aurka jarri zuten, bere bizitza guztiz txikituz. Hedabideen arduragabekeriak pertsona baten bizitza puntu beltz batekin markatu zuen. Egia jakin zenean, hedabideek barkamena eskatu zuten eta uste dut indemnizazio bat ere jaso zuen. Baina ni bere azalean jartzen naiz eta egoera horretan ez dute balio ez barkamenik ez indemnizaziorik. Pastran urteak eman zituen errehabilitazioan.

Hedabideek modu zuhurrean jokatu behar dute eta errugabetasun presuntzioa errespetatu. Pertsona baten bizitza eta izen ona jokoan daude.

Lehen komentatu dudanez, kasu hau beldurra ematen dit. Denok izan gaitezke Pastran eta denok (errugabetasun presuntzioa ez badugu errespetatzen) sortu dezakegu Pastran bat.

ALBISTEA

ARANBARRIREN THE OTHERS

Pentsatzeko asko eman dit testu honek. Lehenengo mundua eta hirugarren mundua. Gu eta “the others”.

Parisen sute bat egon eta ume baten argazkia publikatu egin dute. Aurpegia desitxuratu diote ordenagailuz, bere indentitatea gordetzeko asmoz. Aldiz, ez da berdin gertatzen hondartzetara datozen errefuxiatu adingabeekin.

Zergatik gertatzen da hau? Badirudi barneratuta daukagula bereizketa sozial hau. Honek zer pentsatzeko ematen dit. Ohitu gara gauza konkretu batzuk leku batzuetan gertatzera. Iraq? han gerra egon zen eta bertakoek txarto pasatzera daude kondenatuta. Haitin lurrikara bat? gizajoak. Afrika? beti bezala,argal argal… ez daukate ezer jateko. Akaso ez al dute Iraqeko, Haitiko edo Afrikako adingabeek egunkarietan aurpegia pixelatuta agertzeko eskubiderik?

Badirudi ohitura oso txar batzuk barneratu  ditugula eta mundua bitan banatu dugula: lehenengo eta hirugarren mudua, eskubideak dituztenak eta besteak.

Aranbarrik horrela definitzen ditu eskubideak ez dituztenen bi kasu: “Gu ez diren irudi bi. The Others.”


Utzi iruzkina: