MARTXOAK 30 ELKARRIZKETA

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-04-08 11:27

Iñaki Gomezi egin genion elkarrizketa. Donostiara mugitu ginen bertan dagoen Irusoineko egoitzan hitzordua geneukalako.

Behin elkarrizketa egin eta gero, eta oraindik edukia garatu gabe geneukanean, nire sentsazioa izan zen Euskal Herriko zinema oso egoera latzean dagoela. Argi dago eboluzio bat egon dela, baina oraindik asko dago egiteke.

Nik zineman egin nahi dut lan etorkizun batean, beraz, honek zuzenki eragiten dit. Nork daki, agian aurtego Ikus-entzunezko ikasleok izango gara euskal zinema mundu mapan jarriko dugunak. Ala ez.


Utzi iruzkina: