BLOGEKO AZKEN EKARPENA

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-09-25 18:21

  • 1 ARTIKULUA

http://www.elcorreo.com/bizkaia/condenado-anos-varios-20170925122317-nt.html

Gaur bertan argitaratu du El Correok hurrengo titularra duen berria: Condenado a ocho años de cárcel por un salvaje intento de asesinato a una mujer en Basauri” Ez dakit kasu honetan “salvaje” adjektiboaren erabilera egokia denik, izan ere, erailketa saiakera basatia izan zela deskribatzeak ez du ekarpenik egiten, morboa baino.

Harago joanda, “El hombre la golpeó con una porra de madera, también la apuñaló, trató de asfixiarla y le llegó a clavar en la sien un pincho de trinchar pollos” dio azpitituluak.

Artikulua aurrera joan ahala, erasotzaileak Basauriko neska erailtzen saiatzeko erabili zituen armen eta tekniken deskripzio zehatzak  agertzen dira, kronologikoki azalduak. Gainera, arreta deitzen du zati “makabroenak” letra lodiz agertzeak. Hona hemen adibide batzuk:  “usó una daga ornamental sin filo para tratar de cortarle el cuello” “utilizó otro cuchillo para apuñalarla en el tórax”  “mantuvo a la mujer desnuda de cintura para abajo y llegó a colocar en sus genitales un pincho de trinchar pollos”.

Argi dago artikulu honetan justifikatu gabeko biolentzia eta sentsazionalismoa bilatzen direla.

EiTB-ren estilo liburura bagoaz, zera agertzen da “Giza eskubideak, biktimen aitorpena eta bakea “atalean:

3.5. puntuak zera dio: “Ez da zabalduko audientziaren sentsibilitateari min eman diezaiokeen irudi edo soinu gordinik

Egia da ez dituztela inolako soinu edo irudirik argitaratu El Correoko lagunek, baina kasu honetaz eman duten deskripzio zehatza lekuz kanpo dago, eta noski, audientziaren sentsibilitateari min egin diezaioke.

Bestetik, 3.6. puntuan hurrengoa dio: “Guztiz baztertzekoa da biktimen nahiz senitartekoen mina ikuskizun bihurtzea, eta min horren eta intimitate-eskubidearen ikus-entzunezko tratamendua errespetuzkoa izango da”

Artikulu honekin ikuskizun bihurtzen dute neska honen erailketa saiakera. Hain da agerikoa haien xedea morboa eta ikuskizuna bilatzea dela, non letra larriz jarri dituzten artikuluaren zatirik gordinenak.

Azkenik, 2.12. puntua komentatzea gustatuko litzaidake: “Hizkera eta terminoak eraikitzaileak izango dira, eta pluraltasunari, bakeari eta bizikidetzari lagunduko diete”

Lotsagarria iruditzen zait gaur egun kazetari batek (edo hedabide batek) bere edukia sentsazionalismoz eta biolentziaz elikatzea. Artikuluan ez da gertakizunaren kontesturik ematen, ezta zergatirik ere. Egia da ez dituztela argazki odoltsurik publikatu, hori nabariegi izango baitzen, baina irudi batek mila hitz baino gehiago esaten baditu, kasu honetan mila hitzek irudi bat baino gehiago esaten dute.

  • 2 ARTIKULUA

https://www.elespanol.com/ciencia/salud/20170922/248725769_0.html

El Españolek duela bi egun publikatu zuela hurrengo artikulua: “Así es la vida de la madre cuando se suicida un hijo de 19 años”

Honetan, 2009. urteko Miquelen suizidio kasua ber irekitzen dute, familiaren sentimenduen inguruan hausnartzeko. Deontologikoki jada ahutzi egin ziren 2009. urtean suizidioaren inguruko  lege guztiak, baina El Españoleko kideek berriz ere harri berdinarekin topo egin dira.

Zera dio Berriako estilo liburuak honen inguruan: “Bere buruaz beste egin duten pertsonen izen osoa ere ez da jakinaraziko: nahikoa izango da inizialak ematea. Pertsona publikoekin bakarrik egin liteke salbuespena.”

Lehenik eta behin, esatea suizidioaren kontua oso korapilatsua dela; eta kasu honetan, Miquel pertsona publiko bat ez zenez, gertakaria izan eta 8 urte geroago berdina tratatzen duen artikulu bat idaztea arduragabekeria bat dela. Suizidioaz hitz egiteak Wether efektua sorrarazi dezake. Wikipediaren arabera: “Werther efektua suizidio baten berria zabaltzean suizidioak ugaltzearen fenomeno soziologikoari deritzo.”

EiTBko estilo liburua errepasatzean, hurrengoa aurkitu dut:

2.4. “Suizidioen gaineko datuak eta estatistikak zorroztasun eta arduraz erabili behar dira.”

El Españoleko artikuluan, Miquelen suizidioa estatistika baten barruan sartzen dute hurrengo lerroan: “El suicidio de su hijo Miquel forma parte del 10% de los casos en los que no existen señales previas.” Gainera, larria eta arriskutsua iruditzen zait “no existen señales previas” hori.

3.4. Ez da aipatuko zenbait lekutan (zubietan, eraikin altuetan, eta abarretan) izaten diren suizidioen maiztasuna. Frogaturik dago horrek dei-efektu garrantzitsua daukala.

Miquelen amaren hitzak hartzen dituzte suizidioaren egunean gertatutakoa azaltzeko; Miquelek, bere burua trenbide batera bota zuela lerroartean azalduz: “Cogió el coche y se dirigió lo más rápido que pudo hacia la estación de Metro en la que su compañera lo había visto por última vez. Esperaba encontrarlo sentado, llorando, o magullado después de haberse peleado con alguien. Pero no fue así.”

3.5 Suizidio baten gaineko informazioa ez da eskaleta edo gidoiaren leku garrantzitsuan jarriko (irekieran, titularretan...), eta ez zaio tratamendu luze edo sakonegirik emango.

Atal hau ez dute zuzenean hausten, baina 8 urte lehenago gertatutako suizidio bat gaur egun errepikatzen jarraitzea niretzat “tratamendu luze edo sakona” da.

 

Argi geratzen da suizidioaz hitz egitea (beharrezkoa ez den kasuetan) oso gai konplexua dela eta kontu handia exijitzen duela komunikatzailearen partez. Beraz, kontu honekin beste guztiekin baino gehiago zaindu beharko litzateke berriei emandako trataera deontologikoa, ekarri ditzaken ondorioengatik.

  • Iñigo Aranbarriren “BAGAJEA”

Iñigo Aranbarrik kazetarien ezjakintasuna salatzen du bere “Bagajea” artikuluan. “Gure ondare kulturala” zaindu behar dugula dio Aranbarrik, baina badaude kasuak non kazetariak edo idazleak ez ditu pertsona batzuk ezagutzen nahiz eta horien inguruan hitz egin. Hona hemen berak azaldutako adibide batzuk:

Jose Manuel Etxeita idazlearen izena Jose Manuel “Etxeiza” bezala agertu zen idatzita. Aranbarriren hitzetzan ez zen akats puntuala izan, izen ezezagun baten transkripzio okerra baizik”. Beraz, idazleak ez zuen Etxeita jauna ezagutzen.

2005ean, Iñaki Aldekoa idazleari egindako elkarrizketa bat publikatu zuen El Paiseko Euskal Herriko edizioan. Honek, euskal literaturaz hitz egiterakoan, Joseba Sarrionandiari izena aldatu eta Ramon Sarrionandia bezala aipatu zuen. Gainera, eta bere zuloan gehiago lurperatzeko, zera atxikitu zuen: “Imajinatzen duzu Frantziako ikasle bat institutua amaitzean Victor Hugo eta Vodelaire (sic) nor diren eta haien bertso batzuk jakin gabe”

Radio Euskadiko lagunek, Maiorga Ramirezi sexua aldatu zioten hurrengoko aurkezpenean: “Está con nosotros la parlamentaria foral de EA, Maiorga Ramirez” Aranbarrik dio arazoa Miorga Ramirez EAEn ezaguna ez dela.

Beste adibide batzuk dauzka testuak, baina denak ildo berdinetik doaz; jakintza falta dagoela Euskal Herriko kulturaren inguruan. Aranbarrik ez dio guztiok supergizonak eta superemakumeak izan behar garenik, baina bere hitzetan: “(Ramon Sarrionandiaren kasua) Eta zuek, imajinatzen duzue antzeko zerbait El País-en edizio nazionalean?”

  • IKASKETA-EMAITZA

“Komunikazioaren arau etiko eta deontologikoak ezagutzea eta testu idatziei zein ikus-entzunezkoei aplikatzea”.

Oraindik gogoratzen naiz klasean deontologiaren inguruan galdetu ziguten lehenengo egunaz: Hori hortzekin erlaziorik badauka? Oso maila baxutik hasi ginen (nik behintzat ez nekien ezer deontologiari buruz) eta gaur egun, nire ustez, denok eman dezakegu deontologiaren definizio landu bat.

Kontzeptu berri asko ikasi ditut, lehen komentatu dudanez, deontologia kontzeptu bera berria zelako niretzat. Gainera, kontzeptu eta teoria guztia hau aplikatzen ikasi dut, eta hori da nire ustez garrantzitsuena.

Mondragon Unibertsitatean sartzean, komunikatzaile on bat izateko informazioa ikuspuntu kritiko batetik kontsumitu behar dugula errepikatzen zaigu, eta nire ustez, aste honetan ikasi eta deontologikoki analizatu ditugun albiste, bideo eta soinu guztiak gure kritikotasuna garatzeko balio izan dutela. Aste honetatik eta gure bizitzaren azkeneko momenturarte.

Goi mailako graduan nengoela, nire zinemako irakasleak “emendik aurrera ez duzu zinema begi berdinekin ikusiko” esan zidan, eta egia da, ez dut zinema begi berdinekin ikusten. Berdin gertatu zait deontologiako klaseekin. Emendik aurrera ez dut inoiz teleberri bat begi berdinekin ikusiko, EiTBren estilo liburua etorriko baitzait burura.

Beraz, aste honetan, etorkizun batean moralki egokiak izango diren albisteak egiten ikasi dut, eta nire ustez garrantzitsuena, deontologia nire ingurumenari aplikatzen ikasi dut, nire ikuspuntu kritikoa indartuz.

PD: Nightcrawler pelikula oso ona.

 

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: