ASTELEHENA 17

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-09-26 20:41

Irakasleak deontologiako lehenengo klasean beharrezkoa zen lehengo galdera bota zuen: Zer da deontologia? Batzuk morala aipatu zuten, beste batzuk legeekin zerikusia zuela esan zuten… argi geratu zitzaigun deontologiak ez zuela hortzekin zerikusirik... Kontzeptu eta suposaketa asko, baina erantzun konkreturik ez. Nik beste galdera batekin definituko nuke deontologia: Zer egin eta zer ez du egin behar kazetari batek? Bigarren galdera honi erantzutean kode deontologikoak definitzen hasten gara.

 

Nork erabakitzen du zer egin behar duen kazetari batek? Nola erabakintzen da? Kazetariek deontologikoki ondo jokatzen dute? Garrantzitsua da deontologia errespetatzea? Galdera eta galdera gehiago. Testuinguruan jartzeko eta lan sekuentziari hasiera emateko, Nightcrawler pelikula ikusi genuen.

 

Nigthcrawler Dan Gilroy zuzendari amerikarrak 2014. urtean zuzendutako pelikula da. Jake Gyllenhaal pelikularen protagonistaren sainetan sartzen da. Lanik gabe eta psikikoki desorekatuta dagoen protagonistak, kamera eskuan hartu eta gutxinaka gutxinaka New Yorkeko kaleetan gertatzen diren istripu, biolentzia, borrokak, odola etb grabatzen ditu. Beti ere morboa bilatzen, geroago irudiak telebista kate bati saltzeko.

 

Pelikula asko gustatu zitzaidan, biribila den aspektu teknikoaz aparte (New York gauez irudikatzeko erabiltzen dituzten argiak eta koloreak ezin hobeak dira), bi pertsonaia nabarmenduko nituzke: Batetik Lou Bloom (protagonista) eta bestetik Nina (telebista kateko arduraduna). Bloom soziopata bat dat. Ez dauka inolako enpatiarik inorekin. Pelikula aurrera joan ahala gero eta gehiago nabaritzen da guzti hau. Berak irudiak atera nahi ditu, morbosak diren irudiak, dirua lortzeko. Enpresari kapitalistaren koadro psikologikoa dauka gainera; bere xedea dirua irabaztea da eta ez zaio inporta inoren gainetik pasatzea bere xedea lortzeko. Gainera, pelikulan zehar enpresariek erabiltzen duten motibazio eta manipulazio diskurtsoa erabiltzen du behin eta berriro (batez ere esklabo moduan lan egiten duen bere praktiketako lankidearekin). Nina telebista kate txiki bateko arduradunetariko bat da. Gure protagonistaren “alma mater” emakumea da. Bera da irudi gordinak eta morbosoak gure protagonistari erosten dizkionak.

 

Pelikula ikusi eta gero denok salatzen dugu kritikoki protagonistaren jokabidea, baina zergatik egiten du egiten duena? Zergatik grabatzen ditu grabatzen dituen irudiak? Zergatik mugitzen du gorpu hil bat plano naskagarriago bat lortzeko? Irudi horietatik diru gehiago lortuko duelako. Baina nondik lortuko du diru guzti hori? Irudiak telebista kate bati salduz. Eta zergatik du telebista kate batek hainbeste interes horrelako irudietan? Audientzia gehiago lortuko duelako, eta audientzia gehiago diru gehiago suposatzen duelako. Beraz, audientzia da erruduna? Audientziak telebistari biolentzia eta odola eskatzen dizkio? Ala telebistak berak audientzia morboso bat sortu du? Arrautza eta oiloa.

 

ALBISTEA

http://www.elperiodico.com/es/politica/20170916/desconfianza-entre-cuerpos-policiales-iman-ripoll-6289105

 

Terrorismo yihadistaren inguruan hitz egitean gehienetan polemika sortzen da  deontologiaren ikuspuntutik. Gaurkoan, El Periodicoko  artikulu bat deitu dit atentzioa: La desconfianza entre cuerpos policiales se alió con el imán de Ripoll.

Honetan, udan gertatu ziren Bartzelonako atentatuei buruz hitz egiten dute. Badirudi atentatuak planifikatu zituen tipo bat aurkitu dutela.

Guzti hau azaltzeko erabili duten kontzeptu bat nabartzea gustatuko litzaidake: “terrorismo islamista”.

Islamista hitza erabiltzen dutenean, komunitate musulmanari egiten diote erreferentzia, bere osotasunean. Beraz, “terrorismo islamista”z hitz egiten dutenean, komunitate musulmanaren “terrorismoaz” hitz egiten dute. Eta hori ez da horrela. Yihad edo ISIS hitzak izango ziren kasu honetan egokiak terrorismoaz hitz egiteko.

Hitz hauen erabilera desegokiak gorrotoa eta islamofobia kasuak sortu ahal dituzte.

 

ARANBARRIREN “ODOL HOTZEAN”:

Aranbarrik Durangon egondako erailketa baten inguruan hedabide desberdinek nola informatzen duten analizatzen du. Gehienek morboa  bilatzen dute eta pausos pauso gertatutakoa deskribatzen dute. Informazioa emateko beharrezkoak ez diren deskribapenak ematen dira. Gainera, hedabideek neska etorkina zela esaten dute. Aranbarrik honen inguruan gogoeta bat egiten du. Gertaera honen protagonista politikari ala pertsona publiko bat izango balitz, deskribapen morboso bat egingo zitzaion ala errezpetuz jokatuko zen?

Argi dago hedabideek beren kode deontologikoak ez dituztela errespetatu, eta tamalez, beste pertsona bat izatekotan seguru beste istorio bat izango zen.


Utzi iruzkina: