APIRILAK 5 INTERNET ETA PENTSAMENDU LIKIDOA

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-04-08 11:29

Internetaren sorrerarekin batera, postmodernismoa deritzogun ideologia garatu zen. Modernismoarekin alderatuz, postmodernismoa modernitate likido bezala definitu dezakegu; kultura, politika, etika,. mugimenduan daude, ez dira modernismoak aipatzen zituen egi absolutuak existitzen, kontzeptuak aldakorrak dira; klasean hainbestetan aipatu zen harritik, area izatera pasatu gara.

Testuinguru hiper-teknologizatu honetan dena doa azkar, bai teknologia bai sozietatearen eboluzioa. Eboluzioa. Teknologiarekin batera eboluzionatzen gara. Internet-ek eboluzio hori mila bider azkartu zuen. Gaur egun konektatuta bizi gara. Sare sozialak, Interneta, mugikorrak, ordenagailuak,. Baina aske gara? Eboluzio teknologikoek sozietatearen eboluzio positibo bat ekarri beharko zuten. Baina gizakia aske bizi zen industria iraultzaren garaian? Ez, nahiz eta eboluzio teknologiko batetik hasi. Aske egiten gaituzte interneta eta teknologia berriek? Printzipioz, aske baino, eboluzionatuagoak egiten gaituela esango nuke. Baina hauen erabileraren arabehera, noski. Aske garela pentsa dezakegu ez gaituztelako burmuinera lotuta doan kable batekin kontrolatzen, baina ingurua begiratzean gaur egun kateek uhin forma hartu ahal dute?

*Eranskina:Nerve pelikula. Gidoia ideia on batetik gauzatuta dago. Eta hor geratzen da, ideia on batean; pelikula oso txar bat egiteko ideia on batean.


Leave a Comment: