Gaur egun taldea

julen1994 1456150115070 BIZKAIA BILBAO BASKET | 2009-10-28 12:03

Taldea gaur egun

Gaur egun, Bilbao Basketek ACB ligan jokatzen du, liga honetako aurrekontu txikienetarikoa duelarik. Taldeak normalki Etxetxuko  udal pabilioian jolasten du, baina 2005-06 denboraldian, Saski Baskoniaren aurka Bizkaia Arenan jolastu zuen, Bilbao Exhibition pabilioian alegia. Partiduan 12.500 ikusle izan ziren, eta Saski Baskonia taldea garaitzea lortu zuten.

BECbertan eta 2007ko urtarrilaren 6anBilbao Basketek Saski Baskonia taldearen aurka jokatu eta ACB Ligaren partida batean izandako ikusle gehien izan zituen, hau da, 15.414.

Bilbao Basketek bere etxeko norgehiagokak, Etxetxuko Udal pabiloian jokatzen ditu, pabilioiak guztira 5.200 ikuslerentzako edukiera dauka. Dena den, 2006an, Miribillako auzoan 8.000 ikusleentzako pabiloi berria eraikitzeko erakundeen arteko akordioa sinatu zen. Pabilioi berriarekin batera Miribillako auzoaren polikiroldegi berria eraikiko da, eta lanak 2010 urterako amaiturik egotea aurreikusten da.

2008/09denboraldian lehendabizikoz Europa mailako txapelketan parte hartzea lortu zuen: Eurocupen hain zuzen ere. Bertan Final Eight jokatu eta finalaurrekoan kanporatu zuten, Khimkik.


Utzi iruzkina: