Nik, ezjakin honek,

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-10-24 13:59

  • ez dakit zer ardura zaigun zerri batek erahildako azkenaurreko emakumeak zer afaldu zuen;
  • ez dakit erahilketa horrengatik atxilotu dutenaren argazkia eta izen abizenak zertan erakutsi behar dizkiguten, epaitu baino lehenago;
  • ez dakit kazetariak omenka ibiltzea bidezkoa den, ziurra ez den horrek berez oinaze bizian dagoenari min handiagoa eragingo diola jakinik;
  • ez dakit omenka dabilen kazetariari zer irudituko litzaiokeen milaka entzuleren aurrean senide batek esan izan balu, adibidez: “se da, al parecer, la circunstancia de que cierto periodista...”
  • ez dakit zertan haizatu behar diren zehaztasun batzuk, guri zer ardura digu zenbat labankada?
  • ez dut ulertzen zer garrantzi izan dezakeen berria ematen lehena izateak, honelako berrietan behintzat;
  • ez dakit zergatik iruditzen zaigun normala familiak prentsaurrekoak ematea;
  • ez dakit zer egiten duten agintari politikoak prentsaurreko horien lehen lerroan;
  • ez dakit “secreto de sumario” ganoraz euskaratzen, baina ulertzen dut dena delako sekretu hori haustea -adibidez ertzain batek, adibidez kazetari bati- delitua izan beharko litzatekeela;
  • ez dakit delitu horren zantzuak ikertzen inor hasi den.

Ez dakit zergatik batzuetan denok ere jausten garen morboaren zurrunbilo ilunean...


Utzi iruzkina: