Kotoiak ez omen du engainatzen
Egun interesgarriak datozkigu. Datozen egunetan ikusiko dugu nola Espainiako Gobernuak Saudi Arabiako enbaxadorea deitzen duen; nola harreman diplomatikoak eteten dituen herrialde horrekin eta nola –ezin da bestela izan- debekatzen dien Abdhallah erregeari eta bere korte guztiari udako oporrak Marbellan pasatzea. Ezin izango ditugu berriro ere argazki hauek ikusi.
Izan ere, Saudi Arabian Fawza Falih atxilotu dute. Epaitu eta kondenatu ere egin dute burua moztuta hiltzera, dekapitatua, alegia.
Sinarazi zioten aitorpena ez zioten irakurri. Eta ez zioten utzi sentetziari begiratu bat ematen, total zertarako, Fawza analfabetoa baita. Fawzaren abokatuei ez zieten aretoan sartzen utzi.
Beste gauza batzuen artean sorgina izatea egozten diote Fawzari, gizon bat sorgindu eta antzu utzi zuelako.
Baina zuek lasai, nik entzun egin diet, ozen entzun:
Zapatero afirma en San Sebastián que quien usa o ampara la violencia no pueden estar en el juego democrático
"Quien apoya la violencia no tendrá hueco en democracia, ni los que estaban ni los que puedan venir"
Eta hori egingo ez balute, neurri zorrotz horiek hartuko ez balituzte... Gaizki pentsatzen hasi beharko genuke, ezta?
______________________________________________________________
Hemen ikusia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: