Ez dugu berriro ikusiko

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2018-11-20 10:18

Sarri gertatzen zait, nagusiki atzerrian nabilenean, ostatu horretako zerbitzari sinpatikoa, kalean jotzen ari den musikaria edo beste barik oinez noala nirekin gurutzatzen diren ehunka, milaka pertsona horiek ez ditudala sekula berriro ikusiko etortzen zait gogora etengabe. Eurak lanera doaz, etxera edo maitearekin biltzera eta nik hurrengo egunean hegazkina hartuko dut eta seguraski ez naiz inoiz itzuliko herri horretara.

Antzeko sentsazioa izan dut Oumuamuarekin ere, nahiz honen izena badakidan. Oumuamua Eguzki Sisteman agertu da eta joan egin da atoan, fisikaren legeak zintzo betez. Edo ez, aurreikusten zitzaion ibilbidea ez baita betetzen ari.

Urruntzen ari da. Eta ez dugu berriro ikusiko. Sekula ere ez


Utzi iruzkina: