Sagarrezko tarta

joxe 1456149995018 Joxeren Bloga | 2009-11-26 17:43

OSAGAIAK:

Lauzpabost sagar (reineta)

3 arrautza

Jogurt natural bat

Edalontzi bat eta erdi (jogurtaren neurrikoa) azukre.

Edalontzi bat eta erdi (jogurtaren neurrikoa) irin.

Sobre bat “Royal” izeneko legami

Abrikot mermelada

NOLA EGIN

Lehenik labea berotzen jarriko dugu 175 graduetan

Ontzi batean arrautzak, azukrea, jogurta, irina eta legamia nahastuko dugu. Ondoren bi sagar zuritu eta puskatuko ditugu, masara bota eta batidorarekin dena ongi nahasi.

Gurineztatutako molde batean masa bota eta labean sartu 45 minututan gutxi gora behera.

Puntuan dagoen jakiteko, ganibet batekin ziztatuko dugu eta ganibeta garbi ateratzen bada, egina dagoela adieraziko digu.

Gainetik abrikot mermeladarekin adornatuko dugu.


Utzi iruzkina: