Mozart Eibarren!!

josu 1456149891816 Josu | 2006-09-21 03:11


Mozart Eibarren berpiztuko da zapatu gabian. Eibarko Musika Banda, Sostoa Abesbatza, Juan Bautista Gisasola Musika Eskola, Narruzko Zezen Antzerki Taldea eta bibolin, txello, tronpa eta pianoz osatutako talde batek elkarlanean prestatu baitute "Mozart en vivo... o casi" ikuskizuna.

Talde hauen antzerki eta musika erakustaldiak pantaila erraldoi batean eskeiniko diren bideo proiekzioekin tartekatuko dira, Wolfrang Amadeus Mozart-en bizitza eta hainbat kuriositate erakutsiz.

Eibarko Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak babestu dute ekitaldia. Miguel López de Guereñu ECCA-ren Presidenteak azaldu duenez "inguruko jendea arratsalde pasa eta ekitaldi honetara joatea espero dugu". Iñaki Arriola alkateak "admirazioa, errespetua eta denon babesa merezi du ikuskizun honek".

Eguraldia dela eta aldaketarik ez baldin badago, 22.00etan izango da Untzaga Plazan. Euria dela eta ezinezkoa balitz, Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian izango litzateke, 22.30etan.


Utzi iruzkina: