La Moska Gaoren eskertza
Ohar honen bidez, La Moska Gao koadrilakook eskerrak eman nahi
dizkiegu Arrateko Jaiak eta bertan "Taska Gao" txosna bultzatu duten
guztiei. Eguraldi ona dela eta, espero baino jendetza handiagoa bildu
zen txosnaren inguruan jaiak iraun zuen egun guztietan, 7tik 10era.
Arrateko jaietako ekitaldi guztietan egon zen txosna irekita.
Eibarko Udalari, brigadari eta Felix Elkoroiriberi gure esker ona
publikoki adierazi nahi dizkiegu gure esku jarri dituzten
baliabideengaitik. Baita Arrateko Jaiak modu ofizial zein
alternatiboan bultzatu duten taldeei: ...eta Kitto!, Betikuak, Klub
Deportiboa, Kezka, Usartza Txistulari Taldea, bertsolariak,
trikitilariak, Andirao, Arrateko Jai Batzordea, eta baita Jai
Herrikoien Aldeko Batzordeari eta beste txosnei: Matrallako Irratixari
bereziki.
Esker bereziak Eibarko Betikuakekoie eta bere partaide Txus Bustunduiri.
La Moska Gao 20 lagunek osatzen dugu. Baina guk bakarrik ezin izango
genukeen emandako pausua ganoraz egiaztatu. Gure txosna ez da gure
taldearena bakarrik izan. Eibartarrona izan da, eta batez ere,
eibartarrontzat egina.
Jaien alde lanean jarraitzeko aukera eta indarra eman diguzue. Hortan
lanean dihardugu eta hala jarraituko dugu. Gure herriak merezi
duelako.
ESKERRIK ASKO!
La Moska Gao
Iruzkinak
Utzi iruzkina: