Gora Euzkadi Chistulari
Ironia oinarri duen albistegia
Lau urte daramatza Matrallako Irratiak
lanean. Bere hasieratik egon da Martzinkus, "Gora Euzkadi Chistulari"
saioaz. Goizero-goizero egiten du Martzinkusek irratsaio hau. Zazpi
t´erdietan eseritzen da mikrofono aurrean, eibarreraz mintzatzeko prest.
Martzinkusek dioenez beti gabiltza Euskaltzaindiako arauak direla, EGA
dela... eta, azkenean, euskaraz hitz egitea ahazten zaigu.
Politika izaten du mintzagai Martzinkusek.
Bere hitzetan, politika txistoso samarra egiten zaio. Baina badaezpada
politikari grazia puntua gehitzen dio. Adibidez, Balzaren
adierazpenen azpitik aurreskua jartzen du. Beste batzuetan, politikarien
hitzak zirku-musikarekin nahasten ditu Martzinkusek.
Garako artikuluaren moldapena irratirako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: