Blackle, Google ekologikoa?
Jasotako mezu baten arabera, Googleren pantaila txuria beharrean beltza balitz, "se calcula que se ahorrarian unos 750 megavatios/hora anualmente" eta Googleren bertsio bat egin omen dute, hondo beltzaz: Blackle.
"Con exactamente las mismas funciones" dio baina nik ez ditut ikusten. Edozela, bilaketak egiteko aspaldi firefoxen katxarro integratua erabiltzen dudala Googleren orrira sartu beharrean. Hala ere gaur arte ez nuen honen berririk...
Jasotako mezuaren arabera, Googleren erraminta bat da. Baina espero nuenez eta Eneko Astigarragak baieztatu didanez, bere motorea erabiltzen duen erraminta da, eta ez Googlerena.
Eguneraketa: gezurra omen
Gari Araolazak dio, Eibartarrak zerrendan, aspaldi frogatu zela hori ez zela egia, baina hala ere indar gehiago duela tontakeriak, kontrako ikerketak baino.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: