Biok bakarrik

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-01 16:30

Badakit noizbait lerro hauek irakurriko dituzula. Eta badakit hau hemen esatea koldarkeria hutsa dela. Koldarra naiz, eta badakit. Hala ez banintz aspaldi zinateke nire besotan. Baina kontzientzia ni baino indartsuago zait eta ezin lagun bati huts egin. Nahiago, askotan, hark niri huts egitea. Senak eskertzen dit. Baina zu ikustean kontzientzia berdin horrek ito egiten nau, zuk sortutako zirrarek estaltzen naute eta zure begiradak jaten nau. Eta berriro biok bakarrik geratzen gara: ni eta nire kontzientzia.


Utzi iruzkina: