Bakardade bila
Badirudi beti ibili garela bakardadetik ihesi. Badirudi nor bere buru
soilarekin (burua bakarrik esan nahi dut, ez burusoil= kalbizie) egotea
egoera ihesgarria dela. Ba, sozialki intentsitate handikoa izan den
asteburu luze honen ostean, bakartasun pixka bat nahi dut, bakarkerian
erori gabe.
Bihar 9etatik 12,30etara baino ez daukat klase. Leioatik
zuzenean joango naiz, autoz, Errioxara. Kanpina hutsik egongo da eta
bertan pasako dut eguna, gaua, martitzena (martitzenetan klaserik ez)
eta eguazten goizerarteko gaua. Eguaztenean 11etan sartzen naiz
klasera, eta beraz zuzenean joango naiz Errioxatik Leioara.
Koadernoa,
boligrafoa, txandala, zapatilak eta bizikleta. Horiek izango dira
abentura hontan nire lagun. Ordenagailua eramango dut, baina ez dakit
piztuko dudan. Inspirazioak-edo besarkatu nazala. Bitartean ondo segi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: