Ekonomia solidarioaren I. Biltzarra HuHeZin

jos 1456149231317 Amets, zatoz nigana | 2008-04-03 15:06

DSCN4380

 

 

La innovación social y la economía social. Perspectiva Québec. Marie Bouchard.

Honek, ekonomia soziala eta ekonomia solidarioa berdintzat jotzen ditu. Lehenengoan esaten du diziplinatua izan beharra dagoela eta, bigarrengoak, definizioa ugari dituela eta denborarekin aldatzen joango direla.

Egun ez dago adostasunik ekonomia sozial eta politikoan.

Ekonomia sozialean ingurugiroa aldatzen ari da. Egun, eskera sozial handitzen ari da, itxaropen berriak sortu dira emakumeengan, talde komunitario saiatu bat sortu da (enpresa sozialak)… Ikerkuntzan ere aldaketak eman dira: gizarteratzea eta esperientziak elkar banatzeko sareak.

Horrez gain, teoria ezberdinak sortu dira, baina kontraste handiak daude iparraldearen eta hegoaldearen artean. Horrela, berrikuntzarako sistema berria: el modelo de la triple hélice. Sistema honek enpresen, unibertsitateen eta estatuaren arteko hitzarmen bat proposatzen du.

Ekonomia solidarioan aspektu politikoak daude.

Ikerkuntza ezagutzea beharrezkoa da.

 

La dimensión autogestionaria en la experiencia cooperativa de Mondragón (I y II). Adrian Zelaia (I) eta Jon Sarasua (II)

Helburua: garapen enpresarialaren eta lanaren sorketaren bidez aberastasuna lortu, kooperatibismoa baldin bada nahiago.

Baloreak: gizarte baloreak mugitu. Pertsonak bazkide egitea. Langileak behar batzuk ditu, horrenbestez, behar horien arabera enpresa bat sortu langilearen beharrak asetzeko.

Erantzukizun sozial bat dute, eta hori garatzeko beharrean aurkitzen da.

Mondragon Corporación Cooperativa: kooperatibismoan zentratutako enpresa esperientzia; auto-kudeaketa estrukturen sorkuntza.

Honek, garrantzia handia ematen dio auto-kudeaketari. Hain zuzen ere, pertsonen auto-kudeaketa. Bertako aspekturik garrantzitsuena pertsonak dira, eta hauen parte-hartzea.

Esperientzia euskalduna

Pertsonetan zentratutako erakundeak sortzean dago gakoa. Solidaritateak eta garapenak lan egitea eta elkartzea bideratzen du.

Ze falta nabaritzen da? Aspektu demokratiko eta garapen soziala duena. Horrenbestez, Mondragon Corporación Cooperativa (MCC) kooperatibismo izaera duen enpresa errentagarri bat da. Honek erakutsi ahal izan du arrakasta izatea posible dela enpresa kooperatiba bat izanda eta, gainera, gizartearekin konprometitua egotea aldi berean. Esperientziak bideratzen du dena, eta kasu honetan esaten du auto-kudeaketa beharrezkoa dela.

MCC seilu euskaldun eta ezaugarri historikoekin sortzen da.

MCCk ondorengo ekarpenak egin ditzake:

  • Hezkuntzarako estrategia.
  • Errentagarritasunean kokatu.
  • Lan egitearen ideia zentrala.
  • Elkar kooperazioa.
  • Auto-estruktura auto-sustentableak sortu.
  • Konpromiso soziala gizartearekin.
  • Parte-hartzea bi alderditan: sozio-estruktura eta tekno-estruktura.
  • Gizartean oinarritutako plangintza.


Utzi iruzkina: