Birabarkia

jonuriondo 1456149226205 Uriondo | 2009-06-05 11:50

Birabarkia ukondoz eta kontrapisuz egindako ardatz bat da, hainbat makinetan agertzen dena. Biela-biradera mekanismoaren printzipioa aplikatuz, mugimendu zuzen alternatiboa birakari bihurtzen du edo alderantziz. Birabarkia motore alternatiboetan erabiltzen da, pistoien mugimendu zuzena zilindroen barruan bielei transmitituz, eta birabarkiaren mugimendu birakaria sortuz. Berehala, gurpiletara eta beste elementuetara transmititzen da, transmisiorako beste mekanismo bat erabiliz. Birabarkia motorraren funtsezko elementua da. Normalean, esfortzu handia jasaten duten aleazioekin egiten da eta zulotxoak izan ditzakete lubrifikatzailea pasatzeko. Birabarki mota ezberdinak daude; hiru euskarrikoak, bost euskarrikoak, etab, motoreak dituen zilindro kopuruaren arabera. "http://eu.wikipedia.org/wiki/Birabarki"(e)tik eskuratuta

 

 

File:Cshaft.gif

 


Utzi iruzkina: