Hona hemen ipuin zoragarri bat
2.
MAILAKO ELEBERRIA
1
Osteguna da, zure
etxean zaude, telebista ikusten, eta igandean partidu bat dagoela ikusten duzu,
Real Madrid Athletiren aurka. San Mamesera zoaz sarrerak erostera. Larunbatean
hegazkina hartu eta Madrilera abiatzen zara. Partiduan, Madrileko neonazi
batzuekin ezertzea tokatu zaizu eta beldurtuta zaude, partidura etortzeaz
damutzen zara. Llorentek Athletikerako gola sartu du eta neonazi batek
motxilatik kristalezko botila bat ateratzen du, jokalariei botatzeko.
●Ez botatzeko esaten badiozu, joan 2. orrialdera
●Ez baduzu ezer esaten, joan 3. orrialdera
2
Bota egingo duenean altxatu eta hori ez egiteko esaten diozu. Bera,
arrituta begiratzen dizu, gero ohiukatzen hasten da, eta botila eskuan duelarik
buruan jotzen zaitu oso gogor. Lurrera erortzen zara eta zure bista lainotzen
hasten da, ez duzu ezer ikusten eta konortea galtzen duzu. Zure baitan
bueltatzen zarenean neonazien furgonetaren atzeko partean zaudela ikusten duzu.
Lehiotxo bat dago atean, eta beste bat aurreko partearekin komunikatuta. Atzeko
lehiotik begiratzen duzu eta neonazien furgonetaren atzean armadako auto bat
dagoela ikustean hari begira geratzen zara. Zuri keinuka hasten dira, salto
egitea nahi dute, baina oso arriskutsua da. Gainera neonaziak zuri begira daude
aurreko partetik.
● Salto egin nahi baduzu, joan 4. orrialdera
● Salto egitea oso arriskutsua dela irudutzen bazaizu joan 5.
orrialdera
3
Ez diezu ezer esaten eta neonaziek Llorenteri buruan ematen diote
botilarekin. Egun batzuk geroago Futbol Federazioak Partiduko irudiak ikusten
ditu, erruduna nor den aurkitzeko. Irudiak begiratuta zu zarela dirudi eta
epailearengana eramaten zaituzte. Ez zaituzte gartzelara sartzen baina hamar
mila euro ordaindu behar dituzu. Pobre geratzen zara eta dirua lortzeko modurik
aurkitzen ez dituzunik, burutik banku bat lapurtzea bururatzen zaizu.
● Banketxea lapurtzea erabakitzen baduzu, joan 6. orrialdera
● Banketxea ez lapurtzea eta beste ideiaren bat bilatzea erabakitzen
baduzu, joan 9. orrialdera
4
Baina berdin zaizu, neonazietatik ihes egitea besterik ez duzu nahi.
Tximista baino azkarrago atzeko atea ireki eta irekita dagoen armadaren
autoaren atera salto egiten duzu. Badago, autoan sartu zara eta salbu zaude.
Poz-pozik ikusten duzu nola armadakoek txokolate bero pixka bat ematen dizuten,
eta nola aireportura zoazten bitartean neonazien autoa ikusten duzun. Haiek
lehiotik begiratzen zaituzte, eta zuk irribarre egiten diezu, libre zaude.
Behin aireportuan armadakoei eskerrak eman eta hegazkin txartela erosten duzu.
Igandeko hamaikak dira eta bilborako hegazkinean zoaz. Bizitako abentura
orituz, pozik zaude lanera itzultzeko beharra izateaz.
AMAIA
5
Salto egitea oso arriskutsua dela iruditzen zaizu. Neonaziak zuri
begira daude, eta autokoak nortzuk diren ez duzu ideiarik. Autoa geratuko zara,
izan ere beranduago ihes egitea hoberena izango dela uste duzu. Hamar minutu
pasatu dira, eta kale zikin batean gelditzen zarete. Etxe batera sartu eta
eskailera zahar batzuetatik igotzera behartzen zaituzte. Gero, neonazien pisu
txikira sartu eta despentsa moduko gela txiki eta ilun batean sartzen zaituzte.
Gela oso zikina da, eta izkina batean ezertzen zara. Soinu batzuk entzun
dituzu, beharbada animali naskagarrren bat egongo da bertan. Bi ordu geroago
gizon bat sartzen da, ura dakar. Atea irekita usten du ura ematen dizun bitartean.
● Atetik ihes egiten saiatzen bazara, joan 7. orrialdera.
● Zauden lekuan gelditzen bazara, joan 8. orrialdera.
6
Banketexea lapurtzea erabakitzen duzu. Banketxea lapurtzeko plan oso
ona burutu duzunez, hirurogeita hiru mila euro lapurtzea lortu duzu. Berriro
etxe bat erosten duzu eta bizimodu ona eukitzea lortu duzu.
AMAIA
7
Atetik ateratzea oso
ideia txarra dela pentsatzen duzu, eta gelan geratzen zara. Gizona joan egiten
da, eta atea ixten du. Egarri zara eta gose handia duzu, hala ere ura ez duzu
edaten. Kanpoko argi guztia joan da jada. Gauerdia izango da gutxi gora behera,
zarata gogorrak entzun dituzunean pisuan. Kolpe batzuk eta oihu baten ondoren
atea bertan behera botatzen du norbaitek. Polizia da. Irribarretsu begiratzen diozu.
Etxetik ateratzen zara poliziekin, eta aireportura eramateko eskatzen diezu.
Bilbora bueltatzeko irrikitan zaude.
AMAIA
8
Ura ekarri dizun
gizonari kolpe bat ematen diozu bueruan, eta sukaldera ateratzen zara. Bertan
ez dago inor. Gizona oihukatzen hasten zaizu, eta laban bat ateratzen du. Zu
korrika zoaz egongelara, beste gizona atzetik duzula, eta aterantz abiatzen
zara, gizona atzetik duzu, salbatzea lortuko duzu baina… ondoko gela batetik
beste gizon bat ateratzen da, pistola bat dauka eskuan. Gelditzen zara, baina
bere gatilua sakatu du jada, segundu bat geroago dena bukatu da. Serraldo
erortzen zara lurrera. Zureak egin du.
AMAIA
9
Ez duzu banketxea
lapurtu oso arriskutsua zelako. Beste modu bat aurkitzen duzu dirua irabazteko.
Metro geltokietan paperak banatzen hasten zara, ondoren enpresa garrantzitsu
baten idazkari moduan lan egiten duzu eta azkenik enpresa horretan jefe
izendatzen zaituzte. Jefe izendatzerakoan, banketxean ez lapurtzeaz gogoratu
eta ondo egin zenuela diozu zeure buruari.
AMAIA
I
Iruzkinak
Utzi iruzkina: