BRAWL STARS bideo-jokua

No profile photo BIDEO JOKU FAMATUEN BLOGA | 2019-03-25 09:44
2

 

Brawl Stars Supercellek garatutako bideo-joku bat da. Helburua pertsonaiak desblokeatzea da, horrela kopa maila handiagoa izateko.

Hainbat pertsonaia daude: Bull, Leon, Bo eta Penny adib.. Beste batzuk lortutako kopa mailaren bidez lortzen dira, DinaMike eta Bo adib.. Pertsonaia mota asko daude: arraroak, oso arraroak, izugarriak, mitikoak eta lengendarioak, kaxetan lortu ditzakezunak.Batailetan eskuratutako giltzekin lortzen da kutxak irekitzea.

              

Jokuaren arauak:

-Hiru, sei edo hamar jokalari jolas daitezke.

-Ezin dira hackak erabili,horrela baneatu (kontua kendu) ahal dizute.

-Ezin da geldirik egon partida guztia toki finko batean

 

Jokatzeko modu eta mapa asko daude:

1-Harribitxi harrapaketa. Modu honetan irabazteko, 10 harribitxi gutxienez lortu behar ditu zure taldeak. Harribitxi horiekin 15 segundu iraun behar du zure taldeak.

2-Biziraupena. Modu honetan irabazteko azkena izan arte bizirik iraun behar duzu.

3-Kutxa gotorra. Modu honetan irabazteko zuk eta zure taldeak beste taldearen kutxa gotorra hautsi beharko duzue.

4-Izar-ehiza. Modu honetan irabazteko ahalik eta jokalari gehien hil behar dituzu, izarrak lortzeko.

5-Brawl baloia. Modu honetan irabazteko beste taldearen atean 2 gol sartu behar dituzu haiek baino lehen.

6-Setioa. Modu honetan zuk eta zure taldeak ahalik eta torloju gehien hartu behar dituzue robot bat ateratzeko eta beste taldearen torreta  hausteko.

     


Utzi iruzkina: