Software Produktu Lerroak
Web aplikazioak gero eta garrantzia handiagoa
hartzen ari dira. Azken urteotako gorakada ikusita, software ingeniaritzaren
ikuspuntutik lana errazteko pausoak ematea ezinbestekoa da. Garatzen den
produktu bakoitza gero eta konplexuagoa da, merkaturatzeko behar den denbora
hazi egiten da eta horrek enpresa munduan galerak sor ditzake.
Produktu lerroen teknika ez da berria. Kotxe
gorri sinple batek osatzeko ematen dituen pausoak, aire egokitua daukan kotxe
beltz batek ematen dituen pausoen antzekoa da. Kotxeak egitura aldetik berdinak
dira, baina zertan desberdintzen dira? Ezaugarrietan. Kotxe bat gorria da,
bestea beltza. Batek aire egokitua dauka, besteak ezer ere ez,… Nola erabili
dezakegu ideia hau software munduan?
Software Produktu Lerro bat hori bera da.
Egitura komuna duten softwareak sortzen dira, eta egitura horri ezaugarriak
gehitzen zaizkio. Horrela, bukaerako produktua desberdina izango da kasu
bakoitzean.
Software ingeniaritza eta web mundua gero eta
hurbilago daude elkarrengandik. Gaur egun, Web Produktu Lerroei buruz ere hitz
egin dezakegu, web aplikazioak garatzeko modu erraz eta merke bat izan daitekeelarik.
Softwarea garatzeko modu tradizionala banako
sistemak sortzean datza, hau da, sistema bakoitza indibidualki sortzea.
Produktu lerroetan ordea, garatzeko ikuspegia zabaldu egin da software sistemen
familietara.
Azken finean, software hobea lortzeko erraztasunak ematen
ditu, eta software berria sortzeko behar den denborarekin konparatuta,
garatzeko behar den denbora askoz laburragoa da. Honek dakarrenarekin,
merkaturatze bizkorragoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: