Berriro egunerokotasunera...

jira 1456149173660 Irati & June | 2008-05-04 19:09

Aupa!!! Zelan zubia??? Ondo ezta???

Berriro igandea da... zubian super ondo pasa dugu baina egia esan 4 egunak oso laburrak egin zaizkigu... beno gutxienez klaseko 2 egun galdu ditugu..

Bihar berriro klasera... eskerrak astelehenak ez direla oso latzak... batez ere arratsaldeetan ia ia ezer egin behar ez dugula... eta gainera asteartean, asteko egunik txarrena dela ibilaldia daukagu... Donostira goaz bertako zientzietako museoa ikustera... beraz esan dezakegu aste honetan klaseko 4 egun ditugula!! baii!!!!

        

Beno ez dakit zer gehiago idatzi nahiko nekatuta nago bidaiagatik beraz ea bukatzen ditudan etxerako lan batzuk... bihar Irati eta biok gehiago idatziko dugu informatikako orduan...

Aguuuuur ta bihar arte!!!

                                                   Irati & June


Utzi iruzkina: