Tratamentu Termokimikoak

jbikandirentxokoa 1456148141289 JBikandiren txokoa | 2012-05-16 14:36

Hainbat elementu gehituz azaleko konposizio kimikoa aldatzeko eragiten zaizkien berotze eta hozte prozesuak dira. Beraz, kasu honetan aldagaiak tenperatura, denbora eta osaera kimikoa dira. Orokorrean, tenperatura konkretu bateraino berotu behar den sustantziarekin batera, hor mantendu denbora batez eta hoztuz egiten dira tratamendu hauek. Zementazioa Definizioa: Prozedura honen bitartez piezaren gainazala karbono gehituz gogortzen da.Horretarako labean sartzen da(900º C tan altzairua ) C duen sustantziaren batekin (lehen hezurrak erabiltzen ziren, orain zementatzeko hautsak), hor mantendu , ondoren hozteko. Helburua: azala gogorra eta gunea malgua duen materiala lortzen da. Nitrurazioa Definizioa: Altzairua eta beste burdin aleazioak gogortzeko erabiltzen den nitrogeno bidezko tratamendua. Prozedura: Nitrogeno askoko substantzia solido edo amoniako gasa erabiltzen da. Materiala 500ºC inguruan dagoenean. Helburua: Zementazioarekin lortutakoa baino gogortasun handiagoa eta higadurarekiko erresistentzia altuagoa. Zianurizazioa Definizioa: Konposatu bat zianuroz edo azido zianhidrikoz tratatzea. Oso erabilia da aurreko bien konbinazioa baita; karbonoa eta nitrogenoa erabiltzen dituelako. Prozedura: Substantzia solidoz edo karbonodun eta amoniako atmosferetan inguratzen da. Sulfinazioa Definizioa: Sulfinozko aleazio kapa fin bat aplikatzean datzan tratamendu termokimikoa da. Helburua: aurreko hiru prozeduretan baino higadura eta korrosioarekiko askoz ere erresistentzia altuagoa lortuko dugu.


Utzi iruzkina: