Tratamendu Termikoak

jbikandirentxokoa 1456148141289 JBikandiren txokoa | 2012-05-16 14:30

Kontzeptua eta bero-tratamenduak ezaugarriak. Materiala hozten eta berotzean datza modu kontrolatuan bere ezaugarri fisiko eta mekanikoak aldatzeko, kristal egitura eta osaketa aldatzeko. Inoiz ez dira propietate kimikoak aldatzen. Bero-tratamendu egokiarekin barne tentsioak murriztu , alearen tamaina, tenazidadea handituz eta barruko duen azalera gogor bat sor daiteke. Diagrama mota hau tenperatura zehazten zein fase aldaketak gertatzen dira (kristal egitura aldaketak), diluitu materialen arabera. Bero-tratamenduak industrian oso garrantzitzuak bihurtu dira eta etengabeko berritzen dira 1- Suberaketa ( recocido, annealing) Definizioa: Galdu dituzten propietate naturalak itzultzeko asmoz, produktu metalurgikoei ematen zaien tratamendu termikoa, behar adina berotu ondoren (900 º C) oso astiro hoztean datzana. Helburuak: * Materialaren barne tentsioak ezabatzeko * Harikortasuna gehitzeko, gogortasuna kentzeko * Mikroegitura espezifiko bat lortzeko * Batzuetan mekanizatu ahal izateko Hiru fase bereiz daitezke prozesu honetan: Lehengo materiala tenperatura jakin bateraino berotzen da. Ondoren denbora jakin batez tenperatura horretan eusten zaio. Azkenik pixkanaka hozten uzten da, ,errautsa edo arean. 2- Normalizazioa ( normalización, normalizing) Definizioa: Altzairua tenperatura kritiko konkretu batetik gora berotu eta airean hozten utzi bere barne-tentsioak desagertzeko. Helburua: prozesu honetan suberaketarekin baino gogortasun handiagoa lortu dezakegu, egindako prozesuak ezabatzen ditu, materiala “normal” utziz. Batzuetan, tenplaketa baino lehen egiten da. 3- Tenplaketa ( temple, quenching / hardening) Definizioa: Tenplaketaren helburua altzairuak gogortzea eta hauen erresistentzia handitzea da. Asmo horrekin, altzairua tenperatura kritikoa baino goragoko tenperatura batean berotzen da (800 º C inguru), tenperatura horretan mantendu eta ondoren, azkar samar hoztu egiten da,uretan, oliotan eta abar. 4- Iraoketa (Revenido, tempering) Definizioa: Aurrez tenplaketa jasan duten altzairuzko piezei ematen zaien tratamendua da. 400º C ko tenperatura inguru berotzen da pieza, nahiko azkar hozteko (airean). Horrela, tenplaketan sortutako tentsioak kendu, plastikotasun handiagoa, beraz hauskortasun gutxiago lortzen dira.


Utzi iruzkina: