Zer ezkutatzeko mozorrotzen gara? Katamalo ezagutuz...
Katamalo zer den galdetzean Barandiaranek zera dio: "Katamalo berez mendebaldeko kareta bat da, mozorro bat. Hauxe da nire poesien abiapuntua; zertarako eta zergatik mozorrotzen gara? Horri buruzko hausnarketa bat da Katamalo".
Poesia eta musika uztartzea du helburu Katamalo taldeak. Gotzon Barandiaranek eta hainbat lagunek (Itsaso Etxebeste, Gorka Mugarza, Nerea Urbizu, Aintzina Lekue eta seguruaski ezagun duzuen Gorka Urbizuk) sortu zuten proiektua.
Hona hemen niri, bereziki, asko gustatzen zaidan kanta horietariko bat: Iruntzi dana kanta.
Zabaldu ahoa, iruntzi dana... horrela hasten da poema. Zarratuko dizut bizia dio jarraian. Zeri buruz berba egingo ote du kantak? Zer adierazi nahi izan du idazleak mezu honen bitartez? Zein goxoa den pozoia dionean ere, badirudi ideia antzekoa dela, ezta?
Egia da zeozer maite dugunean, birritan pentsatu gabe egiten dugula. Gure eskuetan dagoen guztia ematen dugula maite dugun pertsonagatik. Ilargia ere bajatuko genioke, gure eskuetan balego. Bizi izan duzue inoiz horrelako egoerarik? Baina, kontuz, maitasuna pozoi bihurtzen denean, orduan dena ez omen da izaten polita. Entzun, entzun ezazue berriro ere kanta. Sentitzen duguna ezkutatu ohi dugu galtzeko arriskua izaten dugu eta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: