Kurtso Bukaera

jackass-racoon 1456148126977 jackass-racoon | 2010-06-08 09:01


Egun on, irakurle maiteok: (badakigu irakurlerik ez dauzkagula).

Zer moduz? Guk, bakarrik goizez lan egiten hasiak gara( Aleluya!) eta denbora libre asko daukagunez, nik gutxienez, oso ondo sentitzen hasi egin naiz, ez dakit zergatik, primerako eguraldia egiten ari delako, edo gehiago bageatzeko denbora daukagulako.

Oso eguraldi ona egiten ari dagoenez, gure bloga zaintzeari utzi diogu, beste gauza entretenigarriagoak egiteko. Adibidez, ziklismoa egin, scalextrikan jolastu, saskibaloiko partidak ikusi edo jokatu, (Aupa Baskonia!) edo Estadiora joan. Horregatik, oso sentsazio onak dauzkat, baina “nerbiosismo” asko nabarmentzen zaigu, lan asko aurkeztu egin behar ditugulako, notak jada jarritak daudelako eta egindako lana alferrik egin dugun ala ez ikusiko dugulako. Gutxienez froga gutxi dauzkagu orain, eta erlaxatuagoak gaude orain.


Jende asko, oraindik estresaturik dago, eta ez dut ondo ulertzen hori. Oso kurtso luzea izan da eta erresistentzia froga hau bukatzear dago, orain azken sprinta bota behar dugu orain.



Utzi iruzkina: