Euroligako Top 8a
Orain dela aste gutxi, Euroligan 8 talde zeuden murgilduta. Honako hauek ziren: Partizan, Maccabi Electra, Real Madril, Regal Barcelona, Caja Laboral Baskonia, CSKA Moscu, Asecco Prokom eta Olimpiakos Pireus.
Partizan Maccabirekin aritu zen,
eta 3-1 irabazi zuela, eta Final Fourrean lehen aldiz sartu egin zen.
Regal Barcelonak Real Madrilarekin aritu zen eta zorionez,(gutxienez
guretzat) Regal Bartzelonak irabazi zuen oso gurutzaketa gogor baten
ondoren. Caja Laboral Baskoniak CSKA Moscuarekin aritu zen eta 3-1
galdu zuen. Baskoniak ez zuen bat ere ondo jokatu, baina hirugarren
partidan Baskoniako zaleei itxaropen pixkat eman ziguten, Fernando
San Emeterioren(nola ez) primerako partida baten ondoren. Baina
Holdenen lau hirukoen ondoren(bata faltarekin) eta epaileak seriean
egindako akatsei esker, Baskonia kanporatuta geratu zen. Top 8ko
kruzerik errezena izan zuten Olimpiakos Pireus taldeak, Asseco
Prokomarekin jokatu zutelako. Serie hau 3-0 bukatu zen, 3-1 gelditu
ez zen bakarra izan zen.
Hau ikusita, oso Final Four polita ikusiko dugula uste dugu, Baskonia ez egon arren. Baina gure ustez, Tiago Splitter lesionaturik egon ez balitz, seriea gutxienez bosgarren partidu batera eramango lukete gure Baskoniako jokalariek.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: