Orlando Bloom ikertzen!

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-10-19 22:57

Hainbat komunikabide adierazi duten moduan Los Angeles-eko poliziak Orlando Bloom aktore ospetsua ikertzen ari dira. Arrazoia oso erraza, informazio iturriek diotenez istripu baten erruduna izan da.

Istripu hau pasada astean gertatu zen, urriak 12an, Los Angeles-en lehen aipatu bezala. Dirudienez aktore britaniarrak, beste lagun batekin bidaiatzen zegoen Toyota Matrix batean. Kotxea argazkilari baten izenean zegoen Dariusz Wolski eta aparkatuta zegoen Porsche baten kontra talka egin zuen. Lagunak garrantzi gutxiko zauriak ditu eta Orlando Bloom berak, ez du zauririk jasan.

Iturri batzuk diotenez istripua alkohol kantitate handi bat hartu ondoren gertatu zen, horregatik Orlando ikertzen ari dira. Hau egia dela frogatzen badute britaniarrak zigor bat jasoko du, agian gizarteari zerbitzu ematea, baina berarekin oso gogorrak izanez gero Paris Hilton bezala kartzelan buka dezake.

Beraz ospetsua izatea eta diru asko edukitzeak askotan ez dakar zoriontasuna, gehienetan hobe da bizitzaren gauza txikietan zoriontasuna bilatzea.


Utzi iruzkina: