Nicole Kidmanek bere gorputz argalari agur esan behar...

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-10-28 11:48

Holywood-en arrakasta lortzeko, askotan ikusi ohi dugunez, ez da beharrezkoa 40 kilotako gorputz argal-argala izatea.  Renée Zellweger-ek ere, duela urte asko, Bridget Jones pelikula protagonizatzeko, loditu egin behar izan zuen zuzendariaren eskakizunetan.

Istorio berdina errepikatzen da kasu honetan Nicole Kidman-ekin. The Reader filmean lan egiteko, 4.5 kilo loditzea eskatu dio zuzendariak. Filmea, II. Mundu Gerrako Alemanian kokatzen da eta neskatila, hasieran, ezetz esan zuen zuzendariaren eskakizunari. Protesi bat jartzea planteatu zuen, bere gorputza  den moduan utziz. Baina zuzendariak, azkenean, neskak loditzearen eskakizun hori baietz esatea lortu du. Arrazoia: filmean egongo diren sexu-eszenak protagonizatzeko, loditasun artifizial hori ez zen aproposa izango.

 Baina benetan, Nikole Kidman-en azkeneko baietza erabakitzeko, seguraski beste hainbat arrazoio egongo dira atzekaldean. Badakigu, diruak edozer gauza mugitzeko kapaza dela. 4.5 kilo lodituz, 4.5 kilo ( baino millioietakoak) irabazten baldin baditu, ezetza esatea zaila da. Gainera, Renne Zelleger-ek ere, loditzearen sakrifizioa eginez, Oscar bat irabazi zuen filmeagatik. Nicole Kidman-ek ere agian Oscar berri baten bila dabil...

 


Utzi iruzkina: