Nicole Kidman haurdun

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2008-01-13 18:56

Aurreko albistearekin jarraituz, hementxe duzue azkenaldi hontan zinemaren munduan bueltaka dagoen albistea: Nicole Kidman, azkenik, haurdun dago.

Nicole Kidmanen ordezkariak Australian  adierazi duen bezala, aktoresa australirrak eta Keith Urban abeslariak haien lehenengo umetxoa itxaroten ari dute.

Horrexegatik, esan dugun bezala, The Reader filmearen grabaketak utzi ditu, Kate WInslet-en mesederako.

Hala ere, ez ahaztu Nicole Kidmanek jada semeak dituela. Tom Cruisekin  adopziopeko bi ume ditu, 12 eta 14 urtekoak. 2006an Urban abeslariarekin ezkondu, eta azkenik, aktoresa australiarrak, bere ametsa lortuko du.

Vanity Fair aldizkariarekin izandako elkarrizketa batean, jada azaldu egin zuen Urban-ekin bi haurgaltze izan zituela. Beraz, orain bai, Zorionak Nicole.

 


Utzi iruzkina: