Matt Damon aktore errentagarriena
Mundu osoan zehar jakina da Hollywood-eko aktore eta aktoresak dirutza handia irabazten dutela. Zazpigarren arte honetan erabiltzen diren zifrak zorabiatzekoak ere badira, baina askotan zifra hauek justifika ezinak dira.
Horregatik Forbes aldizkariak zerrenda bat osatu du, bertan agertzen dira aktore errentagarrienak zeintzuk diren. Hori jakiteko egin beharreko kalkulua erraza da, aktoreek irabazten duten dirua eta filmeak ateratzen dituen etekinetan oinarritzen baita.
Zerrenda honen lehengo postuan aurkitzen dugu Matt Damon aktore famatuak, jarritako dolar batetik 29 dolar berreskuratzen baititu bere filmeekin. Honen ostean Vince Vaughh (21 dolar) eta Johnny Depp (21) aurki dezakegu. Baina hauek ez dira zerrendan aurkitu ditzakegun bakarrak, Tom Hanks (12), Tom Cruise (11) eta Will Smith (10) ere badaude beste batzuen artean. beste motatako aktoreak ere badaude, hala nola komikoak Adam Sandler, Will Ferrell eta Jim Carrey bezalakoak. Emakumeen artean agertzen den bakarra Jennifer Aniston da, jarritako dolar batetiik bera 17 berreskuratzen baititu.
Seguru zerrenda honek Hollywood-eko zuzendari eta gidoilariengan jarrera aldaketa bat sortuko duela, eta beraien hurrengo filmeetan hau kontutan hartuko dutela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: