Lindshay Lohan berriz ere alkoholaren atzaparretan

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2008-01-06 20:58

2007 urtea oso mugitua izan da aktoresa honentzat. Alkoholaren adikzioatik urruntzeko zenbait zentrotan egon da hilabete askotan, eta baita pixka bat sendatuagoa atera ere. Gainera, milaka aldiz topatu dute mozkortuta eta gidatzen, baita kokainarekin ere. Hala ere, 21 urteko aktoresa gazte honek, arazo guzti horietatik irteteko ahaleginak egin ditu, nahiz eta, urte honetako azken gaban, esfortzu guzti horiek pikutara bidali.

Tmz.com web orrialdean agertu zen filmatuta neska Italiako Cabri Zinema Jaialdian omenduta izan zen bitartean txanpai botila batetik edaten. Tu a Londres y yo a California, Ponte en mi lugar...filmetan arrakasta lortu zuen neskatxak, hurrengo egunean, kazetari guztien ahoetan ipini zuen albiste hori.

Hala ere, kexa bat ere badugu. Hurrengo egunkarietan agertu ziren albisteak ez ziren ba ahoberokeriak? Ez baitira kazetariak ere urteko azken gaban mozkortzen? Ez badugu danok txanpaia edaten?

Baina, badakigu, horrelako neska gazte, polit eta famatuak danon ahoan egotea gogoko dutela kazetariek. Eta txanpai botila batetik tragutxu bat edateak ere, gaztearentzat, izugarrizko ondorioak ekar diezaioke, mediatikoki hitz eginda, noski.


Utzi iruzkina: