La gran estafa, Richard Gere-n azken filmea
LA GRAN ESTAFA
Zuzendaria: Lasse Hallström
Gidoilaria: William Wheeler
Filme mota : drama
Igande arratsaldea heldu eta etxean gelditzeko gogorik ez dut inondik topatzen. Telebistan zapping kaskar bat egin eta berriz ere zegoen modura bidaltzen dut, itzalita. Autoko giltzak mahai gainean nazkatuta. Ni ere antzerako moduan. Kotxea hartu eta zinemara hurbildu naiz. Kartelera begiratu eta hainbat estreinaldien artean, batek nire arreta erakartzen du, “La Gran Estafa”, Richard Gere-n azken filmea.
Kritika onak jaso dituen pelikula da, baina nahiz eta mota askotako osagaia bitxiak izan, azkenean ez da guztiz betegarria bihurtu . Filmearen zuzendaria zazpigarren artearen munduan ospetsua bilakatu da beste hainbat pelikula arrakastatsuen ondorioz, haien artean “Las normas de la casa de la sidra”. Aktore/aktoresen zerrendan Richard Gere-z aparte, beste hainbat aktore ezagun aurki ditzakegu: Alfred Molina, Stanley Tucci, Julie Delpy, Hope Davis edo Marcia Gay Harden besteak beste.
Clifford Irving-en liburu batetan oinarritutako filmea dugu hau. Munduko editorial prestigiotsuenek gizon batean bere konfidantza osoa ipintzen dute Howard Hughes-en biografia idazterako orduan. Hasieran arrakastatsua izan arren, gero gizonaren kontra jarriko da, eta Estatu Batuetarako etxe zurira ailegatuko da eskandalua. Gizon baten zekenkeriaren ondorioa da hauxe.
Nahiz eta denboratxo lasai bat pasatzeko aproposa izan, karteleran askoz gehiago goza dezakegun milaka filme aurki ditzakegu. Zinematik atera bezain laster buruan gelditzen zaigun pentsamenduen artean gailentzen dena Richard Gere-n interpretazio ezin hobeagoa da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: