Kate Winsletek Nicole Kidman ordezkatzen du The Reader filmean.

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2008-01-13 12:34

Abendutik zegoen The Reader filmea Stephen Daldry-ren zuzendaritzapean. Berlinen filmatzen hasia zen  Nicole Kidman protagonistatzat izango zuen filmea.

Urtarrilaren erdialdean hasiko ziren Nicole Kidmanen sekuentzien grabaketa. Alemanian emakume batez maitemintzen den gazte bati buruzko historia da hauxe.

Baina gauzak aldatu egin dira. Nicole Kidmanek abisatu berri du filmearekin aurrera egitea ez duela apropos ikusten. Haurdun dago.

Horrexegatik, filmearentzako albiste txar hau konpontzeko ahaleginekin, Kate Winslet deitu du zuzendariak Nicole Kidman-en lana egin dezan.

Berez, Kate izan zen lanerako hautatua izan zen lehenengoa. Baina, Revolutionary Road grabatzen ari baitzen, ezin izan zuen lanari baietz esan. Hala ere, gaur egun, data arazoak konponduak izan dira.

Beraz, berriz ere, Kate Winslet pantailetan ikus ahal izango dugu Stephen Daldryren filme berri honetan.


Utzi iruzkina: