Jessica Simpson Pretty Woman-en bertsio gaurkotuan

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-12-23 23:07

1990-ean Julia Roberts ospearen gailurrera eraman zuen filmea gaurkotzea pentsatzen ari dira. Pretty Woman, azkenaldiko filme erromantiko ospetsuenetarikoa, gaurkotzeko, berriz, protagonista berrien bila ari dira.

Hona hemen aste honetako azken albistea: Jessica Simpsonek azkenaldi hontan EEBB komunikabideetan adierazi duen bezala, bere aita eta bere errepresentateak Jessica Julia Roberts-en lekuan ipintzea adosten ari dira.

Helburua argia; Julia Robertsek filme honi esker hartu zuen ospea Jessica Simpson-ek bizitzea. Horrela, neskak azkenean Hollywoodeko ospearen gailurrean ipintzea lortuko zuen. Orain, itxaron behar, filmearen bertsio gaurkotua ikusteko eta jakiteko, ea, azkenean, Julia Roberts-en papera ile horidunak egingo ote duen.

 

 

 


Utzi iruzkina: