Eta argaltasunarekin jarraituz...
Angelina Jolie-ren horrelako argazkiak, azkeneko denboraldi honetan, bueltatxoak ematen ari dira Holywood-eko komunikabideetan, anorexiaren hatzaparretan jauzi ote den ala ez galdetuz.
Mota honetako argazki asko ikusten daramatzagu azkenaldi hontan aldizkarietan. Angelinak, berriz, argaltasuna bere ama hiltzeari atxiki egin dio behin eta berriz.
Hala ere, jendeak jada ez daki argaltasunaren zein arrazoi sinistu. Gauza bat argi dago, berriz: erakusten duen argaltasuna, ez da normala. Gaixotasun baten hatzaparretan sartuta ez dagoela esatea, itsu egotea izango litzateke.
Anorexia izan ala ez, Holywood-eko emakumerik ederrena eta desiratuena izan zen garaia, jada, atzean gelditu da. Bere esku dago berreskuratzea....Animo Angelina.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: