EL ORFANATO filmeak, Oscar-etarako ibilbidea hasi berri du pasada ostegunean
Urriaren 11a osteguna, Estatu Espainiarreko antzoki eta zinema guztietan estreinatu zen El Orfanato filmea, Belen Rueda-ren azken lana. Aurkezpena, Madrileko metropolian ospatu egin zen, filmearen zerrendan dauden aktore eta aktoresa guztien artean, baita beste pertsona ezagunen artean.
Espainiako zinema akademiak Oscar-etara bidali nahi duen zinta honek, drama psikologiko batean oinarritzen da. Laura (Belen Rueda) bere familiarekin ume diskapazitatuentzat residentzia bat ireki nahi du, horretarako bera hazi zen umezurztegira doaz. Bertan, Laurak bere gaztaroko gauzak gogoratzen ditu, eta bere umeak imajinazioarekin jolasean hasten da. Joku horiek gero eta beldurgarriagoak egiten dira, horren ondorioz bere gurasoak kexkatzen hasten dira, pentsatuz etxe horrek zeozer beldugarria eduki dezakeelakoan.
Kritikek diotenez Belen Rueda-ren interpretazo ezin hobeagoa da. Berak adierazi du gidoĆa irakurtzerakoan beldurra sentitu zuela eta pertsonaiaren azalean sartu zela, berak ere gauza berdinak sentitzen. Beste aktoreen artean Mabel Rivera, Fernando Cayo eta Geraldine Chaplin aurkitzen dira, beste batzuen artean.
Beraz, momento beldurgarriak bizi nahi baldin baduzue ez zaitezte filme ikaragarri hau galdu, zinema eta antzoki guztietan topa ahal izango duzu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: