....Disney-en ere gauzak ez dira beti behar bezain ondo ateratzen....

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-10-19 22:12

Denok ezagutzen dugu High School Musical filma. Azkenaldi hontan arrakasta handia izan du, ez soilik gure etxeko txikien artean baizik eta nagusiagoetan ere.

Filme musikalak argumento oso sinplea dauka: eskola batean dauden gaztetxoen artean, gazte bik beren amodioa musikarekin eramaten dute aurrera. Bien artean, zenbait oztopoei aurre egin beharko diete inola ere ez musika ahantzi gabe.

Bi protagonista nagusi topatzen ditugu Disney Channel-en superprodukzio honetan: Zac Efron eta Vanessa Anne Hudgens. Eta azken honekin etortzen zaigu arazoa.

Gauza jakina denez, Disney Channel-ek etxeko txikienei zuzentzen diete haien filmeak (nahiz eta askotan nagusiok izan gehien gozatzen ditugunak ), eta horrekin batera etorri da eskandalua Hollywood-en.

Neska panpoxa, polita, ikasle ona, eta nola ez, umeentzako eredu ezin hobea, bizitza errealean, guztiz kontrako irudia erakutsi izan du azkenaldi hontan. Badirudi, Vannesa Hudgens-ek, filmean bezala bizitza errealean bere mutil laguna den Zac Efroni, tonuz igotako argazkiak bidali zizkiola bere emailera, haien arteko joku bero baten jarraipena izanik. Baina gauzak ez dira beti behar edo nahi dugun bezala ateratzen...eta halako batean argazkiek nahi ez zuten helmuga aurrez aurrez topatu zuten. Web gunetik argazkiak filtratu, eta egunkari eta aldizkariek jakinaren gainean jarriz, beren azken orduko publikazioetan sartu zituzten.

Guzti hau, noski, Disney Channel-en produzkioetara heldu eta aurreikusi zen moduan, Vannesa Hudgens-en kanporaketa proposatzea pentsatu dute. High School Musical 2 aurkeztu bezain pronto, hirugarren atalerako neska honen papera ahaztu behar izango dugunaren zalantza daukagu... Espero behar.

 

 


Utzi iruzkina: