Babel, Alejandro Gonzalez Iñarrituren artelan itzela.
Askotan gertatzen ohi da, filme asko gure bizitzako etapa zehatzekin identifikatzen ditugula. Geroxeago,urteak pasata, etapa zehatz horretara bueltatzeko soilik play botoia sakatu eta oroitzapenak orainaldira ekar ditzakegu.Horregatik, gau ilun honetan, blogean sartu eta idazteari eki diot, Babel filmea bukatu bezain laster.
Duela hilabete bat Australiatik bueltatu nintzen. Batzuk Londres eta beste batzuk EEUU aukeratzen dute ingelesa ikasterako orduan. Baina nik azkenean Australia aukeratu nuen inoiz ahaztuko ez nuen bidai bati ekinez. Eskolan, lagun taldean...kultura desberdinetako pertsonak biltzen ginen: Txina, Korea,Japonia, Brasil,Venezuela, Colonbia,Suitza....Nazionalitate desberdinak,bizimodu guztiz kontrajarriak...baina elementu komun bat: duela gutxi, guztiok, leku berdina, denboraldi berdina aukeratu genuen ingelesa ikasteko. Guztiok besteen kulturak ulertzeko prest geuden. Guztiok besteen janariak, besteen jaiak, besteen hizkuntzak ulertzeko saiakerak egiten genituen barre algara artean. Seguraski gure bizitzako esperientziarik onena elkarrekin bizitzen ari geuden.Eta hori zen azken finean munduko punta desberdinetatik etortzen ziren gazteak batzen zituen arrazoia.
Eta nire bizitzako momentu horretan, Venezuelako lagun batzuen etxean, filme bat jarri genuen: Babel. Entzunda genituen filme horri buruzko nahiko datu bitxi; 7 Oscar nominazio, filme hoberenarentzao " globo de oro", Cannesen zuzendari hoberenari saria...Baina ezin izan genuen pelikula osoa ikusi; badakizue, gaua heldu, jantzi, edariak prestatu...eta jaia.
Atzo, Eroski-tik buelta bat ematen nuen bitartean, hantxe ikusi nuen filmea, Babel, 11 €. Dudarik gabe esku artean hartu eta etxera eraman nuen.
Istorio desberdinak, kultura desberdinak. Azkenean etorkizun bera duten istorio guztiz kontrajarriak. Horrela labur genezake filmea. Horrela labur nezake nire bidaitxoa Australiatik.Agian horregatik azkenaldi hontan ikusitako filme hoberena kontsideratzen dut. Ez dakit. Baina 10 puntu ematen dizkiot filme honi. Estatu batuetako bikote baten istoria, haien etorkizuna desbideratuko zuen familia marroki eta japoniar bat, estatu batuetako bikoteen seme alabak zaintzen zituen emakume mexikarraren etorkizuna tartean....Bakoitzak bere hizkuntza, bakoitzak bere bizimodua. Baina etorkizun amankomun bat.
Ikusi beharreko filma. Konturatzeko, askotan, edozein ekintza minimo, edozein mugimendu, kultura desberdinetako jendeeen etorkizunak batu ditzaketela, filmean ikus dezakezuen bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarritu zuzendariak jakin izan du, Brad Pitt, Cate Blanchett edota Gael Garbia Bernal tamainuko izarrak filme berezi baten pilatzean.
Impresionante potencia visual...una de las mejores peliculas del año...ABC
Toneladas de emotividad...obra inolvidable...actores todo portentosos.-EL PAIS
Iruzkinak
Utzi iruzkina: