Astelehenetik aurrera Hollywood-eko gidoilariak greban!

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-11-04 19:42

Estatu Batuetako zine eta telebistaren gidoilarien sindikatua ( WGA) abisatu berri du greba baten hasierari buruz. Astelehenetik aurrera hasiko den greba, ez da umeen txorakeri bat. Sindikatu honek, Hollywoodetik paseatzen diren telebistako eta zineko superprodukzio handienak bereganatzen ditu, eta greba luzez eta finkoz iraunez gero, ondorio latzak izango lituzke.

Alde batetik, dakigunez, telebistako telesailetako gidoiak kapitulua estreinatu baino egun gutxi batzuk lehenago sortzen dira. Ondorioz, greba finkatuz gero, telebistako superprodukzio askoren geldiunea ekar ditzake, hala nola, Heros telesail ospetsuaren geldiunea.

Bestetik, zinean ere, ondorioak ez lirateke txorakeriak izango.Espero diren estreinaldi arrakastatsuen gidoien produkzioa geldi daitezke, eta ondorioz, estreinaldi horiei agur esan beharra, eta noski, estreinaldi horiek dakarten diru multzoari baita ere.

Eta zein da guzti honen arrazoia? Lan-baldintza okerrak? Ez, noski. Zein izango da ba? Dirua. Dirua dena mugitzen duena esan zuenak, arrazoi guztia zeukan bere esku. Hollywood-eko gidoilariak, telesailen DVDak saltzean eskuratutako etekin ekonomikoak handitu nahi dituzte, baita hala nola, internetetik ikusitako programen etekinak handitu ere.

Azken 20 urtetan, EEBB-tan bizitako lehen greba zinematografikoa da. Konponbideak ez daude argi, eta ondorioz, ondorio latzak aurreikusi ditzakegu industrian...Espero beharra.


Utzi iruzkina: