Aktoreen sindikatuak gidoilarien greba sekundatzen du

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2008-01-06 21:12

Urtarrilaren 13an izan beharko litzatekeen urte honetako lehenengo zinema ekitaldia "Globos de Oro", gidoilarien grebaren ondorioz agian ezin izango da ospatu. Gidoilariek ez dutela esaldi bat ere ez idatziko esan dute, eta hainbat aktore famatu joango ez direla esan dute, horrela gidoilak lagunduz.

globos-de-oro-noticia.jpg

Egun hauetan zehar atzerriko prentsako erakundeak gidoilarien sindikatuarekin negoziatu izan nahi zuen, baina gidoilariek ezetza eman zioten. Sindikatu honek, kandidaturak eman zituzten egunean, nominatutak zeuden aktoreekin hizketan ibili ziren ez joateko esanez, horrela gidoilariak lagundu ahal izateko. Momentuz funtzionatzen ari dela dirudi.

Ekitaldi hau NBC kateak emango du, ez baldin bada bertan behera uzten. Informatuta mantenduko zaituztegu.


Utzi iruzkina: