Adios pequeña adios, polemikari lotuta datorren filmea

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-11-04 12:52

Horren polemika handia sortu duen filme honek Dennis Lehane-n nobela batean oinarrituta dago. Istoria hau Dorchester-en, Boston-eko auzo langile batean girotuta dago, non kale zikinak bertan bizi diren familien amets apurtuekin topatzen diren lekuan. Hemen da Amanda McCready, lau urteko haurra, pista barik desagertu den gunea. Poliziak kasua hartzen du, baina desagerpen hau argitzeko inkapasak direla ikusi ostean Amandaren osaba-izebek detektibe pribatu batzuei arazo hau konpontzeko eskatzen diete. Patrick Kenzie eta Angie Genarro detektibeak ez daude oso ziur kasu hau hartu behar badute ala ez, baina beraiek dira haien zuzen auzo hori eta Amanda-ren ama drogekin dituen arazoak ezagutzen dituztenak. Pistak jarraituz gero Dorchester-ko parte ilunetarikoenera ailegatzen dira, non droga saltzaileak, presoak,etab ikustea normala den. Hona ailegatzen direnean eta komunikabideek pertsonengan arreta piztu ondoren, Remy Bressant eta Jack Doyle-ren laguntzarekin arazo honen bukaerara ailegatuko dira, filmeari amaiera pentsakorra emanez.

Ben Affleck-k filme honetan gidoilari eta zuzendari bezala debutatu egin du eta polemika handiarekin, Madeleine kasuarekin antzekotasun asko dituelako. Hain zuzen ere, Britainia Handia pelikula honen estreinaldia atzeratu egin da eta oraindik ez du datarik. Ben Affleck-k adierazi egin du, filme honen helburua ez dela Madeleine kasuarekin konparatzea, baizik eta haurrak hobeto zaindu beharra dagoela gauza hauek ez gertatzeko.

Pelikula honen helburua pentsaraztea da eta pertsona helduengan aldaketa sortzea da, beraz, suspentsea gustoko duzuen pertsonak bazarete ez zaitezte filme hau galdu.


Utzi iruzkina: