zuretzat

itziirizar 1456148084225 primaderako liliak... | 2008-06-01 13:28

Lehen  ere asko kostatu zitzaidan zure oroitzapena uxatzea,
baina orain berriro zure sorginkeriak harrapatu nau.
Eta ezin nahiz egon,
zure beharra dut.
Ezinegonak goitik bera preso hartu nau,
Eta ez dakit zer egin,
oihukatu, negar ala barre.
Ez dakizu ondo zer den norbaiten falta sumatzea,
hainbeste denbora zu gabe, amaiezina egiten zait.
Segunduak ordu bilakatzen zaizkit,
egunak hilabete
eta urteak berriz mende.
Hau jasangaitza da,
baina ezin dut itxaropena galdu,
orain ez behintzat,
nere barrua ilusioz bete duzunean.
 Baina zergatik egiten didazu hau?
Zu ez zara konturatzen,
ez duzu nahita egiten
baina nerekin jolasean ari zara
eta ni, sentimenduekiko hain ahula naizenez,
behin eta berriz erortzen naiz zure armiarma sarean.
Hala agian, konturatzen zara sentiarazten didazun kilikaduraz ,
eta horretaz aprobetxatzen zara ni zuri loturik mantentzeko.
Egia esan berdin zait,
erabil nazazu nahi izanez gero,
Zurekin nagoen uneetan ez baita beste ezer existitzen niretzat,
zu eta ni besterik ez.
Jakingo bazenu, gure begiradak gurutzatzean sentitzen dudana,
 gure gorputzak gerturatzean nabarizten dudan hotzikara,
gure ezpainak elkartzean ikusten dudan paradisua...
Bertan dena da ederra eta xarmanta,
mundu ideala,
zu, ni eta beste ezer ez.
Baina orain erantzun bat behar dut.
Zer da nerekin egin nahi duzuna?
Argitu itzazu nire dudak,
eta bide batez zureak.
Esan pentsatzen duzuna,
 eta gure harremanari bukaera ematea erabaki ezkero,
zin iezadazu zeure bihotzean eramango nauzula
eta beste mundu batean elkartuko garela.
 Bestela, nere barneko bakardade honen ametsak infernura garraiatuko nau.
Zu zarelako gauero loa eragozten didaten pentsamenduen protagonista,
eta azkenik lo hartzen dudanean, nere ametsetako zaindaria,
eta egunez, nere burutapen guztien ardatza.
Ezingo nuke jasan zugandik urrun denbora gehiago igarotzea,
zu gabe, nere bizitzak ez duelako etorkizunik
eta batez ere, zu zarelako, nere bizitzak zentzua edukitzearen arduraduna.


Utzi iruzkina: