Hazi - Time to learn

itziirizar 1456148084225 primaderako liliak... | 2008-06-01 13:40

Ingeleseko ikasgaian egin dudan azken lanaren izenburua:  Can we live without the Internet? Gai honen inguruan ere bada nahikoa eztabaida, baina gehiengoaren erantzuna ezezkoa izango da ziur aski. Egungo gizartean ez dugu ezertarako astirik, erlojuaren kontrako proba da bizitza. Egin beharreko guztia ahalik eta denbora laburrenean egitea eskatzen diogu geure buruari, eta egiteko horien artean norbere burua informatzea ere badago. Baina nork du, edo hartzen du, egunkaria (paperekoa) lasai irakurtzeko beta? Jubilatuak, agian?

Kazetaritza digital arrakastatsuan dena teknologia ez den arren, komunikazioan lanean dihardutenek ezinbestekoa dute teknologia berriaren (blogak, podcastak, audioa, bideoakā€¦) erabilera ongi menderatzea, eta baita talde lanean aritzeko gaitasuna izatea ere. Egunkarien salmentak nabarmen egin du behera urte gutxian, argi dago informazioaren negozioa beste aldi batean sartzen ari dela, eta komunikazioan lan egin nahi duenak garai berrira ohitzea, edo moldatzea, besterik ez duela.

2 400 lanpostu galduak, eta egunkari bat baino gehiago (The Cincinnati Post eta The Alburquerque Tribune, besteak beste) itxi egin behar izan dituzte. Baina honek harritu egiten al gaitu? Nahikoa da ingurura begiratzea geroz eta jende gehiago Internet bidez informatzen denaz konturatzeko. Informazioaren negozioarekin batera aldatu beharko gara gu ere.

periodicos


Utzi iruzkina: