Presentzia
Askotan nahikoa da pertsona baten presentzia irratsaio bat berezia izateko. Ez da beharrezkoa pertsona horrek hitz bat ere ez esatea, entzuleak bere ahotsa entzutea pertsona hori hor dagoela jakiteko. Azken programa honetan Eneko izan nuen nire alboan, aspaldiko garaietan bezala. Ez dakit aspaldiko esatea oso egokia den orain dela urte bete pasatxo jaio zen irratsaioari buruz hizketan ari garenean, baina programa asko izan direla iruditzen zait bakarrik egin ditudanak. Hasieran bezala, hori da egokiena.
Enekoren presentziaz aparte, ez zen ezer paranormalik gertatu. Saioa oso musikala izan zen, Xabier Montoia eta beste idazle batzuen poemak ere hor egon ziren, egileek beraien ahotsez irakurriak.
Hemendik aurrerako programak, otsaila erdialdea arte, ez dakit nolakoak izango diren. Agian ez ditut egingo eta agian inoiz izan den irratsaiorik kaotikoena egingo dut, beraz, ez ezazue ezer espero eta espero ez duzuena izango duzue.
Irratsaio hau eskuratu nahi baduzu, klikatu hemen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: