Azkenean, askatasun zati bat neureganatu dut

itzalitelebista 1456148077950 itzali telebista | 2008-02-16 00:37

Bukatu da azterketa garaia eta azkenean, askatasun zati bat neureganatu dut. Azken aldian alde batera utzita nuen praktika hau, blogak alimentatu eta guzti hori. Programak aurrera jarraitu du baina ez da hemen horren berririk eman. Azkenaldian izan diren iratsaioak 90seg serieko hirugarren atala (90seg 3.0 izenekoa, nahiz eta orain dakidan gauzekin 1.3 bezala definituko nuen, baina hori beste istorio bat da; aurreko postean eskuragarri informazioa), laugarren  atala, oraindik publikatu gabea baina hurrengo post-a izango dena (gaur bertan!) baina guztiz editatu gabe. Linkak jartzea prometitzen dut baina laga denbora bat, mesedez. Gainera, nahiko berezia izan zen, ikusiko duzue (google reader erabiltzen baduzue ikusi duzue jada). Eta aste honetan uhin bidez espazioa zeharkatzen egon dena, Como desaparecer completamente? izenekoa, oraindik ezer idatzi gabe hori buruz. Bueno, testua egina eta bukatua dago baina ez dut hemen jartzeko astirik eduki. Hori ere egingo dut, lasai, pazientzia puxka bat besterik ez. Aurrerapen bat, Radiohead taldearen Kid A izeneko diskotik How to desapear completely izeneko abestiaren inguruan sortutako ideiak. Ez da gutxi!


Utzi iruzkina: